TXALOPOTE LUDOTEKA

Gizarte Ongizatea

2000. urtean sortu zen Txalopote ludoteka, eta hainbat lokaletan egona da. Helburua, betiere, haurrak jolasean ibiltzeko gune bat lortzea da.

Honako hauek dira helburuetako batzuk:

  • Arangurengo haurrei jolasteko eta biltzeko gune bat eskaintzea.
  • Haurren harreman-gaitasuna bultzatzea.
  • Haurrek zenbait balio bereganatzea, hala nola tolerantzia, aniztasunarekiko begirunea, talde-jolasaz gozatzea, sormen-gaitasuna.

Euskarazko zein gaztelaniazko zerbitzua eskaintzen du ludotekak, eta 4-11 urteko haurrek parte har dezakete.

Ludoteka Ludoteka

Ordutegia:

  • Astearteetan: 17:15etatik 19:15etara (gaztelaniaz).
  • Asteazkenetan: 17:15etatik 19:15etara (euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Ostegunetan: 17:15etatik 19:15etara (euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Ostiraletan: 17:15etatik 19:15etara (euskaraz).

Helbidea: Idoi plaza p.k.31192 Mutiloabeiti (NAFARROA)

Volver arriba