OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

November 22, 2012

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua udal zerbitzu publikoa da, Aranguren ibarreko biztanle guztiei eskainia, eta biztanleriaren ongizatea du helburu. Hona hemen zerbitzuaren egitaraua:

EGITARAUA:

Informazioari, balioespenari eta orientabideari buruzko egitarau orokorra:

  • Eskualdeko biztanle guztiei zuzendua: hirugarren adina, familia, elbarritasuna, gazteak, emakumeak, etorkinak…
  • Arretaren eta gizarte-baliabideen arloko aukeren inguruko informazioa, pertsona edo familia bakoitzaren beharretara egokiturik.
  • Kasuak banan-banan aztertzen dira, eta zerbitzu edo baliabide hobeetara bideratu.
  • Zenbait laguntzaren eta baliabideren izapideak egitea: elbarritasun-agiriak, gerontologia-zentroetan sartzeko eskaerak, eguneko zentroak, laguntza bereziak, dirulaguntzak…

Udala

Etxean bertan laguntza emateko programa

  • Adineko, elbarri eta elbarrien senideentzako udal zerbitzua. Haien etxean bertan ematen zaie arreta.
  • Zerbitzu horrek laguntza eskaintzen die arazoak dituzten Arangurengo biztanleei; gizarte- edo osasun-egoera dela eta, oinarrizko beharrak asetzeko gai ez diren pertsonei hain zuzen.
  • Laguntza mota:
    • Arreta eta higienea.
    • Laguntza etxeko lanak egiteko.
    • Hezkuntza- eta prebentzio-laguntza.
    • Gizarte-harremanak bizkortzea.
    • Etxeko konpainia.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar da eskaera.

JARDUERAK:

Lan-poltsa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, lan-poltsa bat dugu, eta honako funtzio hauek betetzen ditu:

  • Curriculuma jaso (Arangurengo biztanleek lehentasuna dute).
  • Eskaintzak eta eskaerak jaso.
  • Curriculuma osatzen lagundu.
  • Arangurengo enpresa-elkartearekin koordinaturik, eskualdeko enplegua garatzen lagundu.

Etxean bertan laguntzeko zerbitzuari dagozkion prezioen arautegi fiskal erregulatzailea (Tamaina 15 Kb)

IKASTAROAK:

2006ko Ikastaro Zerrenda (Tamaina 252Kb)

E-Posta: isastre@aranguren.es

Beste E-Posta: laznarez@aranguren.es

Helbidea: Mutiloa plaza z/g 1. p.k.31192 Mutiloabeiti (NAFARROA)

Telefonoa: 948 15 13 82


<< atzera