TOKIKO GOBERNANTZA ETA GENEROA ZEHARKAKOTASUNA

Tokiko Gobernantza eta generoaren zeharkakotasuna izeneko esku-hartze eremu honen helburu nagusia, genero ikuspegia politika eta ekintza guztietan txertatzea da. Horretarako, Ibarreko berdintasun politikak garatzeko neurriak jarriz.

17/2019 FORU LEGEAk, apirilaren 4koak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa-ak honela definitzen du genero-zeharkakotasuna:  prozesu politikoen antolaketa, hobekuntza, garapena eta ebaluazioa, halako moduz non genero-berdintasunaren ikuspuntua txertatzen baita politika guztietan, maila guztietan eta etapa guztietan.

 

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

14/2015 Foru Legeak, apirilaren 10ekoak, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa-k honela definitzen du emakumeen kontrako indarkeria: emakumeen kontrako indarkeria da emakumea izateagatik emakumeen kontra bideratzen dena edo haiengan proportziorik gabeko eragina duena, genero diskriminazioaren agerpen gisa eta emakumeentzako kalte edo oinaze fisikoa, psikologikoa, sexuala edo ekonomikoa dakarrena edo ekar dezakeena, mehatxuak, beldurrarazteak eta hertsatzeak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, bizitza publikoan nahiz pribatuan gertatzen direnak.

Berdintasun Arloak esku-hartze arlo hau eskualdeko gainontzeko eragile eta zerbitzuekin batera landuko du, emakumeen kontrako indarkeriarekin harremana duten baliabideen egiazko koordinazioa ahalbidetuz eta horretarako egokienak diren mekanismoak sortuz. Bestetik, herritarren prebentzioa eta sentsibilizazioa ere lantzen da.

 

ZAINTZA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA EGINKIZUNAK BETEARAZTEA

Eskualdean zaintzaren etika eta eginkizunak erantzunkidetasunez betearazteko programak martxan jartzea du helburu  hirugarren esku hartze arlo honek.

 

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE-HARTZE SOZIOPOLITIKOA ETA BALIOEN ALDAKETA

Emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta generokoa sustatuko duten baldintzak sortzea beharrezkoa da, Ibarreko bizitza soziopolitikoan emakumeek duten partaidetza gero eta handiagoa izan dadin.  Aldi berean, balioen aldaketa sustatuko da, genero rol eta estereotipoak deusezteko diseinatutako ekintzen bidez.