Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2. Arloa

Berdintasuna

Berdintasun Arloak Aranguren Ibarreko berdintasunaren gaineko udal politikak diseinatzen, planifikatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ditu.

Tokiko Administrazio bateko Berdintasun Arloaren misioa da bizitzaren esparru guztietan, publiko zein pribatuan, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta diskriminazioak ezabatzea helburu duten berdintasun politikak garatzea.

Bestalde,  aukera berdintasunaren gaian jendartea sentsibilizatu, informazioa eman eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai udaleko langileentzako bai herritarrentzako, hau da, elkarteentzako edota taldeentzako.