Distantzia guztira:  6.000 m.

Itinerario 4

Itinerario 4

Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta zaldiz.

Malda: 100 m.

Zailtasun-maila: erraza.

Denbora, oinez joanez gero: 1 ordu eta 50 minutu.

Taxoareko mendietako Mendi Handian zehar ibiliko gara ibilbide honetan. Mendi Handian, Aranguren ibarreko oihangintzan egin den lanik txukunenaz gozatuko dugu; oihangintza-lanei esker, landaretza autoktonoa epe motzean berreskuratzea lortu da. Labore-soroetatik eta larreetatik abiatzen da ibilbidea, eta, ondoren, birlandatutako pinudi bat eta landaretza autoktonoko eremu bat igaroko ditugu; zuhaitz-estratuak eta haiek nola garatzen diren ikusteko parada izanen dugu. Haritzak eta arteak nagusitzen dira, ibarreko landaretzarekin

Ecolan

Ecolan

harmonian.

Taxoare herriaren gaineko ikuspegi ederrez gozatuko dugu, eta garbi-garbi ikusiko ditugu, halaber, Iruñea hegoaldea eta Aranguren ibarreko zati bat.

4. ibilbidearen argibide-taula (Tamaina 70Kb)