Distantzia guztira: 11.100 m.

Itinerario 6

Itinerario 6

Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta mendiko bizikletaz.

Malda: 45 m.

Zailtasun-maila: erraza.

Denbora, oinez joanez gero: 2 ordu.

Noainen eta Taxoareren arteko mugatik abiatzen da ibilbide hau, eta Milagro-Aezkoa bitarteko errege-abelbideak Arangurenen duen zatia osorik zeharkatzeko aukera eskaintzen digu. Lur landuen arteko ibilbidea da, baina, tarteka, larreak eta haritz- zein arte-oihan autoktonoak ere ageri dira. Bestalde, intxaurrondoak, sasiakaziak eta lizarrak ere ikusiko ditugu bide-bazterretan. Lezkak eta ihiak iturri edo errekaren bat iragartzen dute (Lamiturri erreka, adibidez).

Nolanahi ere, aipagarriena da ibilbidea Ezkorizko putzuaren azpitik igarotzen dela.

Ecolan

Ecolan

Ekologikoki garrantzi handia du putzu horrek, eta baita estrategikoki ere, ur-hegazti migratzaileek atseden- eta bazka-leku gisa erabiltzen baitute zenbaitetan.

6. ibilbidearen argibide-taula (Tamanina 74Kb)