Distantzia guztira: 4.700 m.

Itinerario 7

Itinerario 7

Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta mendiko bizikletaz.

Malda: 100 m.

Zailtasun-maila: erraza.

Denbora, oinez joanez gero: 55 minutu

Hirigunetik abiatzen da ibilbide hau. Labore-soroetatik igarotzen da; nolanahi ere, Cerro mendira eramanen gaituen bidegurutzera iristean, 1999an landatutako haritz, arte, astigar eta gurbeondo multzoak ikusiko ditugu. Lerroka landatutakoak ere ikus daitezke, bioaniztasuna eta paisaia hobetzen laguntzen dutenak betiere. San Salvador mendian, ibarraren gaineko ikuspegi orokorraz gozatuko dugu; Ezkorizko putzua eta Iruñea ere ikusten dira handik, eta 2002an landatutako landare autoktonoak ere bai.

Ecolan

Ecolan

San Salvador menditik, nahi izanez gero, beste ibilbide batzuk egin ditzakegu, hala nola Milagro-Aezkoa bitarteko errege-abelbidea eta Taxoareko Mendi Handia.

7. ibilbidearen argibide-taula (Tamaina 74Kb)