ZIURTAGIRI digitalen gaurkotzea

November 10, 2017

2015eko martxoaren aurretik sorturiko pertsona fisikoen ziurtagiri digitalek, normalean Internet bidezko izapideak egiteko erabiltzen ditugunak, ez dituzten ziurtasunerako zenbait baldintza betetzen. Nabigatzaileek denbora batez ohar modura adierazi dituzten baldintza horiek, gaur egun betebeharrekoak dira.
Horregatik, posiblea da horrelako ziurtagiria duen herritarren batek Egoitza Elektronikoan ezin sartzea, ziurtagiriak nabigatzaile nagusietan funtzionatzez utzi baldin badio.
Hori gertatzekotan, herritarrak bere ziurtagiriak ziurtasun baldintzak betetzen dituen edo ez begiratu beharko luke eta behar izanez gero, ziurtasun eta irisgarritasun arrazoiak direla eta, berritu.

Nola jakin dezaket nire ziurtagiriak ziurtasun baldintzak betetzen dituen ala ez?

Nabigatzailean ziurtagiriaren jaulkipen data begiratu beharko duzu. Data hori 2015eko martxoaren 1aren aurrekoa baldin bada, berritu beharko da. Adibidez, nabigatzailea Internet Explorer baldin bada:

  • Internet Aukerak > Edukiak > Ziurtagiriak > Ikusi

Nola berritu dezaket nire pertsona fisikoaren ziurtagiria?

Pertsona fisiko baten ziurtagiria berritzeko, F.N.M.T.-ren web orrira sartu beharra duzu: https://www.sede.fnmt.gob.es/certificados/persona-fisica eta ziurtagiria berritzeko instrukzioak jarraitu. Gaur egun F.N.M.T.-ak sortzen dituen ziurtagiriek ziurrak izateko zifratu egokia dute.


<< atzera