Iraila – Abendua 2014 Aranetxeako Jarduerak (Tamaina 1,73 Mb)

ESKOLA LAGUNTZA GAZTELANIAZ ETA EUSKARAZ

ASTELEHEN, ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN

Eskolako lanak egiten errefortzu programa da eta jolas-jarduerak eta tailerrak egiten dira baita ere.

Mailak: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila, Bigarren Hezkuntzako 1. maila.

Ordutegi: 17:00etatik 19:00etara

Iraupena: Urria 2014– Maiatza 2015

Plazak: Mugatuak, erroldatutako pertsonentzako edo San Pedro Ikastetxeko ikasleentzako

Izen emateak: Irailaren 14ra arte

Lekua: Aranetxea

Hasiera: Urriak 6

Gizarte Zerbitzuekin, San Pedro Ikastetxearekin eta Gurutze Enparantzako Bigarren Hezkuntzako Institutuarekin elkarlanean antolatutako doako jarduera.

AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOA

Aranetxeak Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean 14 eta 35 urte bitarteko gazte erroldatuentzako doako zerbitzu bat eskaintzen du.

Psikologiarekin harremana duten gaiei buruzko laguntza zerbitzu bat da. Horren bidez, norbanakoarentzako laguntza zuzena eskainiko da. Bakoitzaren psikologiarekin harremana duten galdera, zalantza eta arazoei erantzuteko ahalegina egingo dugu.

Zure familia arteko eta lagunekiko harremanetan lagundu nahi zaitugu. Autoestimari buruzko, gaitasun sozialei, estresa, antsietatea, beldurrak, depresio egoerei buruzko aholkuak eman nahi dizkizugu; baita aldaketei egokitzeko, elikadura nahasteei edo menpekotasunei buruzkoak ere.

Aholkularitza honetan psikologian lizentziatutako profesional baten laguntza izango duzu eta laguntza behar izateko arrazoia dena dela izanda ere, lagungarri izateko ahalegina egingo du.

Hurbildu zaitez Aranetxeara ostiraletan, 17:30etik 19:30era.

Egunak: Ostiralak, urrian (3, 10, 17), azaroan (7, 14) eta abenduan (5, 12, 19)

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Lekua: Aranetxea

Zita eskatzeko edo informazio gehiagorako: aranetxea@hotmail.com / 948 237558

IKASTAROAK

Izena emateko epea: irailaren 1etik 7ra arte.

Ordutegia: Aranetxean 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 22:00etara edo 948 237558 telefonoaren bidez.

Ikasturtearen hasiera: irailaren 15etik 21era bitarteko astea.

Ikastaroen bukaera: abenduaren 15tik 21era bitarteko astea.

Ez da ikastarorik egongo: Urriaren 31an eta abenduaren 2tik 8ra.

Oharrak:

  • Ikastaroetako plazak mugatuak dira eta zozketa bidez banatuko dira.
  • Aurretik, izena eman duten guztiek beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da.
  • Aranguren Ibarrean erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna, 2002 eta 1984 urteen artean jaiotakoek.

ANIMAZIO TALDEA / TRIKIMAKOAK

Jarduera honetan trikimakoak egingo ditugu, horiekin ibiltzen ikasi, malabareak eta kale animaziorako mozorroak ere egingo ditugu.

Hiruhilekoa bukatzeko, taldeak Olentzeroan eta Erregeen Kabalkadan parte hartuko du.

Ordutegia: Larunbatak, 11:30etik 13:30era.

Datak: Iraila (20, 27), Urria (4, 11, 18, 25), Azaroa (8, 15, 22, 29), Abendua (13, 20, 24)

Orduak osotara: 26 ordu

Kuota: Doakoa

Plazak: gehienez 15

Adinak: 1996 eta 2002 urteen artean jaiotakoak.

Lekua: Aranetxea

BALLET 1. MAILA

Ordutegia: Asteazkenak 17:00 – 18:00

Datak: Iraila (17, 24), Urria (1, 8, 15, 22, 29), Azaroa (5, 12, 19, 26), Abendua (10,17)

Orduak osotara: 13 ordu

Kuota: 25 € erroldatuak, 40 € erroldatu gabeak

Plazak: gehienez 16

Adinak: 2008 eta 2010 urteen artean jaiotakoak (biak barne).

Lekua: Aranetxea

BALLET 2. MAILA

Ordutegia:

  • Asteazkena 18:15 – 19:15
  • Ostirala 17:30 – 18:30

Datak: Iraila (17, 19, 24, 26), Urria (1, 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24, 29), Azaroa (5, 7, 12, 14, 19, 21, 26, 28), Abendua (10, 12, 17, 19)

Orduak osotara: 25 ordu

Kuota: 50 € erroldatuak, 75 € erroldatu gabeak

Plazak: gehienez 16

Adinak: 2004 eta 2007 urte artean jaioak (biak barne)

Lekua: Aranetxea

HAURRENTZAKO ANTZERKIA

Ordutegia: Asteazkena 18:00etatik 20:00etara

Datak: Iraila (17, 24), Urria (1, 8, 15, 22, 29), Azaroa (5, 12, 19, 26), Abendua (10,17)

Orduak osotara: 26 ordu

Kuota: 50 € erroldatuak, 75 € erroldatu gabeak

Plazak: gehienez 16

Adinak: 2000 eta 2004 urte artean jaioak

Lekua: Aranetxea

GAZTEENTZAKO ANTZERKIA

Ordutegia: Ostirala 17:00etatik 20:00etara

Datak: Iraila (19. 26), Urria (3, 10, 17, 24), Azaroa (7, 14, 21, 28), Abendua (12, 19)

Orduak osotara: 36 ordu

Kuota: 60 € erroldatuak, 90 € erroldatu gabeak

Plazak: gehienez 16

Adinak: 1995 eta 1999 urte artean jaioak

Lekua: Kultur Etxeko Auditorioa

ZUMBA

Ordutegia: astearte eta ostegunak 20:00etatik 21:00etara

Datak: Iraila (16, 18, 23, 25, 30), Urria (2, 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28, 30), Azaroa (4, 6, 11, 13, 18, 20, 25, 27), Abendua (9, 11, 16, 18)

Orduak osotara: 26 ordu

Kuota: 25 € erroldatuak, 50 € erroldatu gabeak

Plazak: gehienez 15

Adinak: 1979 eta 1999 urte artean jaioak

Lekua: Aranetxea

ENPLEGUA: MOTIBAZIOA ETA JARRERA POSITIBOAK LANA BILATZERAKOAN

Laguntzen du: Nafarroako Gobernuak

Langabetuentzat.

Norbanakoen ezagutza handitu, baikortasun eta lana bilatzeko orduan zeintzuk diren gure indarguneak jakitea dira ikastaroaren helburuak. Baita langabeziak sortutako antsietateari eta estresari aurre egiten ikasi.

Enplegua non eta nola aurkitu, curriculumak nola egiten diren, elkarrizketak eta gure denboraren kudeaketa eta planifikazioa ere landuko dira.

Egunak: Irailak 22, 23, 24, 25, 26

Ordutegia: 10:30etik 13:30era

Kuota: Doakoa, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikastaroa.

Plazak: Gehienez 20

Adina: 1998 baino lehen jaiotakoak

Lekua: Aranetxea

Izena emateko epea: Irailaren 1etik 14ra

HITZALDIA: ENPRESA-MINTEGIAK

Hitzaldi honen bidez zer den enpresa-mintegia jakingo dugu, zeintzuk diren eskaintzen dituzten zerbitzuak, esistitzen diren mintegiak eta non dauden.

Gure asmoa pertsona ekintzaileekin edo garatzeko proiektuak dituenekin Aranguren Ibarrean talde bat sortzea da.

Eguna: Urriak 16, osteguna

Ordutegia: 19:30ean

Lekua: Aranguren Ibarreko Udala

Emailea: CEIN, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra

AUTOESTIMU ETA GARAPEN PERTSONALERAKO TAILERRA

Tailer honetan norberaren ezagutza landuko da, baita autoestimu eta autokontrola garatzeko lanabesak ezagutuko ditugu.

Egunak: Urriak 24 eta 31

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Kuota: Doakoa.

Plazak: Gehienez 20

Adinak: 1979 et 1996 urte artean jaioak

Lekua: Aranetxea

Izena emateko epea: Urriaren 1etik 12ra

ANTSIETATEA GOBERNATZEKO TAILERRA

Antsietatea ezagutzeko tailerra, zein egoeretan agertzen den eta gobernarzeko lanabesak.

Egunak: Azaroak 21 eta 28

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Kuota: Doakoa.

Plazak: Gehienez 20

Adinak: 1979 et 1996 urte artean jaioak

Lekua: Aranetxea

Izena emateko epea: Azaroaren 1etik 16ra

IRTEERAK

IRTEERA PORT-AVENTURARA HALLOWEENEN

Eguna: Urriak 25, larunbata

Bus ordutegia:

  • Irteera 08:00etan San Pedro Ikastetxe Publikoan
  • Itzulera: gaueko ikuskizuna bukatu ondoren.

Prezioa:

  • 25 € erroldatuak
  • 50 € erroldatu gabeak

Bus + sarrera

Izen emateak:

Plazak 34. Aranguren Ibarrean erroldatutako eta 1999 eta 1982 urteen artean jaiotako gazteek lehentasuna izango dute.

NAFARROA OINEZ: ZANGOTZA

Eguna: Urriak 19, igandea

Bus ordutegia:

  • Irteera 09:00etan
  • Itzulera 19:00etan Zangotza.

Prezioa: 5 € erroldatuak, 10 € erroldatu gabeak

Izen emateak: Urriaren 12ra arte

14 urtetik gorakoentzako jarduera, edo gazteagoak beti ere, nagusi batek lagundurik.

Adin txikikoek baimena agiria eraman beharko dute.

Plaza mugatuak izango dira. Aranguren Ibarrean erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

JARDUERAK

ARANETXEA KOADRILEN ARTEKO V LEHIAKETA

Zer da?

Azaroko ostiraletako lau gauetan zehar (7, 14, 21, 28) Aranguren Ibarreko koadrilen arteko aisialdi lehiaketa ezberdinak egingo dira. Taldeek -gehienez 10- lehiaketa guztietan hartuko dute parte. Osotara puntu gehien lortzen duten bi taldeek sari bikaina lortuko dute.

Taldeak gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak izan daitezke.

Parte hartzaile bakoitzak egunean jolas bat bakarrik egin ahalko du.

Nork hartzen du parte?

Taldeak gutxienez 6 eta gehienez 12 pertsonez osatuak egongo dira. Izena eman dutenen artean, askatasun osoz erabakiko dute nork hartuko duen parte joko eta egun bakoitzean.

Aurrez emandako izen emate zerrendan ez daudenek ezin izango dute parte hartu.

Adinak

1979 eta 1996 urte tartean jaiotakoez osatutako taldeek lehentasuna izango dute. Baina jardueretan 1996 baino lehen jaiotako pertsona guztiek parte hartu ahalko dute.

Izen-emateak:

Izen-emateko bete behar den orria Aranetxean jasoko da taldeko 12 €-ko kopuruarekin batera.

Izen emateko epe amaiera: urriak 19.

Mugatutako plazak.

X 3X3 FUTBOL LEHIAKETA:

Lehiaketak: Haurrak, Emakumezkoak eta Gizonezkoak.

Data:, Urtarrilak 3. larunbata

Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara

Lekua: Aranguren Ibarreko Kiroldegia.

Izen emateak: 10 € taldeko abenduaren 28 baino lehen. Haurrak dohainik.

Zozketa: Asteartea, abenduak 30, 20:00etan.

EGUBERRITAKO LEHIAKETAK ARANETXEAN:

KATAN, PINTXAZO, MUS, PARTXIS, PLAY STATION…

Datak: abenduak 26tik 30era.

Adinak: Junior Lehiaketak, 1998 eta 2002 urte artean jaioak.

Nagusien Lehiaketak, 1998 baino lehen jaioak.

1979 eta 2002 urte bitartean jaiotako eta Aranguren Ibarrean erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.