HELBURUAK/ JARDUERA

  • Biztanle guztientzako erabilgarria, erakargarria, interesgarria eta lagungarria den udal komunikabidea sortu.
  • Orain arte ikusleentzako erakargarritasun gutxiko power point formatu zaharkitua izan duen Udal Informazio Gunea gaurkotu eta modernizatu.
  • Jarduera agenda multimedia bat diseinatu ikus-entzuneko teknika berriak erabiliz.
  • Udalak eta Ibarreko talde ezberdinek antolatutako egitarau eta programen kopuru ahalik eta handiena eman.
  • Aranguren Ibarreko biztanleei adierazpenerako bide berri bat eman.
  • Ikus-entzunekoan interesa duten gazteak eta bestelako auzokideak motibatu eta formatu.
  • Gazteen eta interesa duen beste edozein biztanleren parte hartzea sustatu, Arangurengo Telebista Ibarraren eta Ibarrerako kanal bat bihurtuz.
  • Egitasmoan parte hartzen duten guztiak bilduko dituen Kultur Elkartea sortu diru-laguntzak lortu ahal izateko eta boluntarioen taldea kudeatu ahal izateko.

Helbidea: Aranguren Ibarreko Gazte Lekua (Aranetxea). K/ Nagusia g 2 Bis 31192 Mutiloa.

Telefonoa: 948 23 75 58

E-Posta: aranguren@aranguren.tv

Web orria: www.aranguren.tv