IBILGAILU ELEKTRIKO ETA HIBRIDO ENTXUFAGARRIEN SUSTAPENERAKO LAGUNTZAK

January 31, 2018

Aranguren Ibarrean matrikulaturik dauden ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarriek (BEV, REEV, PHEV, HEV) zirkulazio zergaren ehuneko 75eko laguntza jasoko dute lehenengo urtean eta ehuneko 50ekoa hurrengoetan.

Laguntza hau espresuki eskatu egin beharrekoa da, eta eskatzailea beharturik egongo da ibilgailuaren izaera elektrikoa edo hibrido entxufagarriarena frogatzen duen dokumentazioa ematera (ibilgailuaren fitxa teknikoa).

Aldeko ebazpena jaso duten eskaerek, ondorioa urte horretan bertan eta ondorengoetan izango dute.

Jabe aldaketa dagoen kasuetan, jabe berriak berriz ere eskatu beharko du laguntza (beti ere ibilgailuak Aranguren Ibarrean matrikulaturik jarraitzen badu).

Dagoeneko matrikulaturik dauden ibilgailuen kasuan, laguntza eskaera egiten den zerga-epean eta hurrengoetan emango da.

Edozein kasutan, ibilgailuaren behin-betiko bajarekin, beste jabe bati eskualdatzen bazaio edo behin-behineko bajarekin laguntza jasotzez utziko da. Azken kasu horretan, laguntza zergaren proportzio berean hainbanatuko da (hiru-hilabeteka).

Laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da betebehar fiskalak egunean izatea.

Eskaerak udaletxeko bulegoetan edo ondorengo e-postan aurkeztuko dira: scalvo@aranguren.es


<< atzera