Ongi etorri Arangurengo Udalaren web orrira.

Aranguren Ibarreko Udala honako herriek osatzen dute: Mutiloa, Taxoare, Zolina, Labiano, Gongora, Ilundain, Lakidain eta Aranguren.

Duela gutxi Mutiloabeiti eta Mutiloagoiti herri bakar batean batzeko akordioa hartu da, Mutiloa izena hartu duelarik eta Aranguren Ibarreko hiri-burutza hartu duelarik.

Bertan biltzen da herritarren gehiengoa eta herritar guztiei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ere bertan daude.

Gure udalerrian industria asko ditugu, gehienak ETEak eta Taxoareko kirol hiria. NUParen kanpusa ere gure udal-barrutian dago.

Lakidainen Sadar ibaia jaiotzen da, Ibarreko herrietatik pasa ondoren urak Arga Ibaian isurtzen dituena.

Ilundainen Haritz-Berri Baserri Eskola dago. Bertan flora eta faunarekin erabateko harremanean, gazteekin gizarte lan oso garrantzitsua egiten da.

Aniztasuneko baso zabalak ditugu, Gongorako basoa edo Taxoareko mendilerroa, adibidez. Herriguneetan ere eremu berde zabalak ditugu.

Oinez egiteko bideak, markatuta daude Ibar guztian zehar. Seinale horiek, Ibarra zeharkatzeko laguntza emateaz gain, XV. mendeko Irulegiko Gaztelura igotzeko aukera ematen dute.

Gure ibarrak 45 km. karratu baino gehiagoko azalera du, Iruñako hegoaldean dago eta bere paisai eta balio ekologikoarengatik da ezaguna. Nekazaritza eta abeltzaintza ohiturak mantentzen dira eta industriak eta merkataritzak ere badute beren lekua. Etengabeko hazkundean gaude eta 2013. urtean bederatzi mila biztanleak gaindituko ditugu.

Gure udaleko herritarrek alor ezberdin kudeaketan, dinamizazioan eta erabakietan duten parte hartzea oso garrantzitsua da.

Hoberena, gure Ibarra, herriak eta ohiturak ezagutzea da. Horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu.

Aranguren ibarra