Udalaren eta ibarreko gazteen artean gauzatutako proiektuari esker sortu zen Aranetxea. Herriko bereko gazteek kudeatutako gazteria-lokal bakarra da. Helburua da gazteei benetako baliabide praktiko bat eskaintzea, eta sor dakiekeen edozein arazo, ekimen edo jakin-minetarako erabil dezakete. Era berean, sostengu- eta laguntza-modutzat ere har daiteke.
ORDUTEGIA:
- Astelehenetik ostiralera: 16:30-21:30
- Larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-22:00
- Igandetan 12:00-14:00 eta 17:00-22:00
JARDUERAK:
Gazteen batzarra, gazteentzako jarduerak antolatzeko, kultura-, kirol- eta aisialdi-gaietan. Ibarreko gazte-talde zenbaiten ordezkariek osatua da.
- Irteerak: elurretara, mendira...
- Zenbait ospakizun: inauteriak, San Joan sua, Gazteriaren Eguna, herrietako festak, Eguberriak...
- Animazio-taldea: 10-15 urteko gazteek osatua. Zango-makilatan ibiltzen ikasten hasi ziren, eta, ondoren, bestelako jardueretan hasi ziren: eskujokoak, antzerkia, oreka. Azkenekoz, ibarreko herrietako festetan ibiltzen den kalejira eratu dute.
- Ikastaroak: urte guztian zehar izaten dira (funkya, capoeira, afrikar dantzak, zine-eskola, break-a, informatika, argazkigintza digitala, esku-pilotak egitea, egur-tailuak, masajea, barreterapia...).
- Zirku-eskola: 14 urtetik gorakoentzat.
- Kaleko kanpamentua: udarako kanpamentua antolatzen da.
- Eskola-laguntza: lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek beren eskola-lanak egin ditzakete begiraleen laguntzarekin, eta, ondoren, jokoak eta tailerrak antolatzen dituzte.
INSTALAZIOAK:
- Ludoteka edo probasaioetarako aretoa (parket lurra eta kristalezko hormak dituen gela da).
- Erabilera askotarako aretoa (areto zabala; eskulanak egiteko tailer gisa erabiltzen da).
- Joko-aretoa (2 mahai-futbol, diana , ping-pong mahaia, billar-mahaia).
- Mahai-jokoen aretoa (xakea, partxisa, "conecta cuatro", tribial jokoa, monopolia...).
- Ordenagailu-gela/internet (bost ordenagailu, internetera doan konektaturik).
- Bilera-aretoa (telebista, dvd, bideoa, kaseta).
- Gazte Informaziorako Gunea
- Sexu-informazioa eta ohitura osasuntsuak (sexu-aholkulari batek zalantzei erantzuten die; guztiz anonimoa da).
- Materialak uztea (skate-arrapalak, mini-ateak, aldizkariak, erremintak...).
Helbidea: Kale Berria p.k.31192 Mutiloabeiti (NAFARROA)
Telefonoa: 948 23 75 58
E-Posta: aranetxea@hotmail.com
Web orria: http://www.aranetxea.org