Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko irailaren 6a
aquí esta la fechaHelburuak:
Udalerriko hiriguneetako berdeguneak kudeatzeaz arduratzen da Aranguren ibarreko Lorezaintza Saila. Lorategi bihurtutako guneak zein gune naturalagoak zaintzen dituzte.
Arangurengo ingurune naturala zaintzeko eta hobetzeko lan mordoa egiten dute: basoberritzea, bideetako plantazio lerrokatuak, oihankultura prebentiboa...
Lorezaintza Sailak diseinatuak dira Arangurengo lorategiak, eta haiek ezartzen eta iraunarazten dituzte. Beraz, kudeaketa osoa egiten dute, eta lorategi bat sortzeko prozesuan dauden pauso guztiak gauzatzen dituzte: irtenbideak bilatu, alternatibak aztertu, eta horiek guztiak gauzatu eta iraunarazi.
Taldea:
Ibarreko bazter guztiak ongi baino hobeki ezagutzen dituzten pertsonek osatzen dute Lorezaintza Saila. Haiei esker, eguneroko arazoei konponbiderik egokiena ematen zaie.
Zortzi lorazainek osatzen dute taldea, eta horiek kudeatzen dituzte udalerriko lorategi guneak. Udaberrian eta udan, landareen loraldi-garaian alegia, taldea handitu egiten da, lorategietan sortzen diren beharrak behar bezala asetzeko.
Gutxi gorabehera 200.000 m²-tan hedatzen diren lorategietan egiten dituzte mantentze-lanak; soropila da gehiena. Bestalde, hiriguneetan, 3.000 zuhaitz apaingarri inguru daude, eta 500 zuhaixka (landaresia, zuhaixka multzoak...). Horretaz guztiaz gain, sasoiko 12.000 lore landatzen dira urtero gure herrietan; nortasuna, forma eta kolorea ematen diete gure lorategiei.
Ohiko lorezaintza-lanez gain, ingurumenari loturiko bestelako lan batzuk ere egiten ditu taldeak, gure ibarrerako oso garrantzitsuak baitira:
Ibarreko herri guztietako beharrei arreta emateko eta behar horiek asetzeko, Lorezaintza Sailak honako material hau du eskura:
Herritarren beharrak eta aukerak asetzea da Lorezaintza Sailaren asmoa. Horretarako, ditugun baliabideak albait egokien erabiltzen ditugu. Berdegune erakargarriak denon eskura jartzea da helburu nagusia, gure herrien ingurumaria atsegingarriagoa izan dadin eta denok bizileku egokia izan dezagun.
Bestalde, oso ondare baliotsua osatzen dute Aranguren ibarreko nekazaritza- eta oihan-ekosistemek; garrantzi handia dute ingurumen aldetik, eta, horregatik, gure arreta eta errespetua merezi dituzte. Balio horiek zaintzen saiatzen gara Lorezaintza Sailean.
Telefonoa: 649 39 86 70
Faxa: 948 24 34 91
E-Posta: aranguren@aranguren.es