Nabigazioa saltatu

Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko uztailaren 29a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ARANGURENgo
Udala

EUSKARA ZERBITZUA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Eskoletako karrika

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Zerbitzuaren historia:

Aranguren Ibarreko Euskara Zerbitzua 1995ean sortu zen. Hasieran hitzarmen baten bidez, Uharte, Esteribar eta Eguesibarko Udalekin Mankomunaturik sortu zen, baina 2001ean Aranguren Mankomunitatetik atera eta udal horiekin teknikaria partekatu zuen, Arangureni teknikariaren lanaldiaren herena zegokiolarik. 2004ko bukaeratik eta 2007ra arte lanaldi erdian zerbitzu independente gisa funtzionatu zuen, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta.

2007an, 2006ko ikerketa soziolinguistikoaren emaitzek adierazitako herritarren eskaerari erantzunez (ikerketa behean ikus daiteke), Aranguren Ibarreko Udalak zerbitzua indartzeko eta lanpostua egonkortzeko apustua egin zuen. Horretarako, lehiaketa-oposaketa deialdia egin zuen lanaldi osoko behin-betiko lanpostua ateraz. Lanpostu hori 2007ko abuztuaren 1etik beteta dago.

Aranguren Ibarreko ikerketa soziolinguistikoa (2006. urtea) (Tamaina 693 Kb)

Egitasmo eta jarduerak:

Udaleko Euskara Zerbitzuak zenbait egitasmo garatzen ditu. Egitasmo eta jarduera horien helburu nagusia euskararen sustapen eta normalizazioa da, administrazio zein udalerri mailan. Udal Zerbitzuak egitasmo gehienak Nafarroako Udaletako beste Euskara Zerbitzuekin batera garatzen ditu (Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen Sarea, NUETS).

Lan-ildo nagusiak ondorengoak dira:

Hizkuntzaren ezagutza edo ikaskuntza:

Haurrak:

  • D ereduko matrikulazio kanpaina.

2009ko kanpainaren orribikoa (Tamaina 211 Kb)

  • 2005a baino lehen jaiotako haurrentzako garraio eta jantoki bekak. Beka honen helburua 2008/9 ikasturtera arte Ibarrean D ereduaren eskaintza faltak kaltetutako familiak ekonomikoki laguntzeko helburua du.

Aurkezteko epea: 2009ko uztailaren 31ra arte.
Bandoa (Tamaina 338 Kb)
Eskaera orria (Tamaina 219 Kb)
Zinpeko aitorpena (Tamaina 32 Kb)

Gazte eta helduak.

  • Gazte eta helduak euskara ikastera matrikulatzeko kanpaina.

2008/9 ikasturteko kanpainaren orribikoa (Tamaina 803 Kb)

  • Ibarrean gazte eta helduen taldeak sortzeko laguntzak. Gaur egun bi talde ari dira euskara ikasten Ibaialdeko lokaletan: bata, 2B mailako eta bestea hasiera mailakoa.

 Ibarreko euskaltegiko ikasleen argazkia

  • Pasa den ikasturtean euskara ikasten aritu diren Aranguren Ibarreko gazte eta helduentzako bekak.

Dokumentazioa aurkezteko epea: 2009ko urriaren 7
2009ko deialdia (Tamaina 1490 Kb)
Bandoa (Tamaina 345 Kb)
Eskaera orria (Tamaina 372 Kb)

Euskararen erabilera informala:

Pertsonaren garapen linguistikoan hil edo bizikoa da eskolaren edo hizkuntzaren ikasketa formala. Hala ere, ikastetxe edo euskaltegiak, berak bakarrik, ezin du garapen hori bermatu. Haur edo norbanakoaren familiako edo testuinguru soziolinguistikoa edonolakoa izanda ere, hizkuntza barneratu ahal izateko ezinbestekoa da beste eremu batzuetan erabiltzea. Aisialdia eremu horietan garrantzitsuenetarikoa da.

Ondorengo programen helburua familiak, norbanakoak eta ikastetxeak zentzu horretan laguntzea da.

Familian euskararen erabilera sustatzeko programa:

  • "Duzun Onena" materiala (liburuxka, itsaskina eta lerdezapia) bidaltzen da jaio berrien familietara

Duzun Onena

  • Urte eta erdi edo bi urtetako haurrak dituzten familiei "Kontu Txikiak" liburuxka eta CDa bidaltzen zaizkie.

Liburuxkaren azala

  • D eredua hasi berria duten haurrak dituzten familiei "Jolas Tailerrak" materiala (liburuxka + CD) eskaintzen zaie.

Liburuxkaren azala

  • Aurten gurasoentzako ikastaro bat ere eskaini da. Ikastaro horren helburua lehen aipatutako materialak landu eta familiei erabiltzen laguntzea da.

Aisialdia:

  • Haurrak:

- Dantzen tailerra.

6 eta 9 urte bitarteko D ereduko haurrak.

  • Noiz? Astelehenetan, 17:30etik 19:00etara.
  • Non? Kultur Etxeko Ludoteka aretoan (Mutiloagoiti)
  • Kuota: 10 € erroldatuak, 30 € erroldatu gabeak (urritik abendura)

Izen emateak: irailak 21etik 25era, Euskara Zerbitzuan.

2008/2009 ikasturteko taldea

- Larunblai

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako D ereduko haurrentzako euskarazko aisialdiko talde egonkorrak.

  • Noiz? Larunbatetan, 16:30etik 18:30era.
  • Non? Kontsultategiko beheko aldean (Mutiloabeiti)
  • Kuota: 30 € (urritik abendura)

Izen emateak: irailak 15, 16, 17 eta 18an, Euskara Zerbitzuan.

Begiraleak

  • Haur eta gazteak:

- D ereduko haur eta gazteentzako udalekuak

2009ko udako orribikoa (Tamaina 998 Kb)


- Euskarazko produktuen katalogoa. Kartela (Tamaina 2795 Kb)

  • Gazte eta helduak:

- Mintzakide

o Mintzapraktika taldeak: 2008/9 ikasturtean Ibarrean hiru mintzatalde egon biltzen ziren. Horretaz gain, Ibarreko beste auzokide batzuk Iruñeako taldeekin elkartzen dira hizkuntza praktikatzeko.

Egitasmoaren aurkezpena 

Aurtengo ikasturtearen aurkezpena: Urriak 8an, 20:00etan, Aranetxean

Izena emateko epea: urriak 1etik 26ra, Euskara Zerbitzuan

o Mendi taldea.

Iaz egindako irtenaldietako baten argazkia

o Bloga

- Euskarazko tailerrak: helburua euskaraz aritu ahal izateko guneak eta erabilera ohitura berriak sortzea da. Beti, noski, modu erakargarri eta gozagarrian. 2008an ondorengoak egin ziren: 

o Ardo dastaketa
o Sukaldaritza barazkijalea

Tailerreko parte hartzaileen argazkia

o Txalaparta

Tailerreko momentu baten argazkia

o Kantua

 Tailerreko momentu baten argazkia

Ibarrean euskararen presentzia sustatzea:

Euskara Merkataritzara

Prentsan jarritako kanpainaren iragarkia

Merkataritza sektore estratregikoa da euskararen normalizazioaren bidean. Gaur egungo kontsumo gizartean, lanetik ateratzerakoan edota eskolatik bueltan dendetara edota tabernetara jotzen dugu maiz. Herritarren aisialdia askotan kontsumora lotua dago, eta hori dela eta eremu hau euskalduntzearen beharra handia da.

Iruñerriko Udal askok parte hartzen duten egitasmo honen helburua merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.

Azken urteetan, 200 establezimendu inguruk hitzarmenak sinatu dituzten euren udalekin. Hitzarmen horien bidez, euskararen erabilera sustatzeko urratsak adosten dira. Adostasun hauek bete ahal izateko Udalek baliabide ezberdinak martxan dituzte: itzulpen zerbitzua, aholkularitza zerbitzua... Baliabide horietaz gain, materialak ere berebiziko garrantzia dute egitasmo honetan. Horregatik hitzarmena sinatua duten establezimenduentzako material ezberdinak banatzen dira: ordutegiak, irekita/itxita kartelak, beherapenen kartelak... material guzti horiek hitzarmena sinatua duten establezimenduen artean banatzen dira.

Gaur egun, Arangurengo Udalarekin hitzarmena sinaturik duten establezimenduak honakoak dira:

1. Daty Kafetegia.
2. Jauregi Landa etxea.
3. Mutilvera taberna.
4. Idoi taberna.
5. Eguzki taberna.
6. Pelos Ileapaindegia.
7. La Era taberna.
8. Ibaialde okindegia.

Egitasmo honetan parte hartzen duten Udalek Emun Kooperatiba aukeratu dute hitzarmen jarraipena egin eta materialak sortu eta banatzeko.

EMUN Kooperatibari buruzko informazioa (Tamaina 62 Kb)

Udaletxean egiten den lana:

  • Herritarrei Udaletik bidaltzen zaizkien buletin, egitarau eta jakinarazpen gehienak ele bitan daude.
  • Udaleko errotulazio gehiena ele bitan dago.
  • Udaleko inprimaki guztiak ele bitan izan daitezen lanean ari gara.
  • Hala nahi duten Udaleko langileak Udaleko euskarazko formazio planean sartzen dira.

Euskara eta euskal kultura ezagutarazi:

Herritarrei Ze Berri? aldizkariaren bidez, euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa bidaltzen zaie.

79. Alea (2009ko urria) (Tamaina Kb)

Udalak Ibarreko talde eta elkarte ezberdinekin lan egiten du euskaraz edo euskarari edo euskal kulturari buruz antolatzen diren jarduerak gero eta gehiago izan daitezen:

  • Hitzaldiak
  • Ageda Deuna
  • Bertso Bazkaria

2008ko Bertso Bazkariaren momentu bat

D ereduko haur eta gurasoak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

2009ko Euskararen Eguneko bazkaria

  • Olentzero

2008ko kartelen lehiaketako kartel irabazlea

  • Korrika

2009ko Korrika Txikia Taxoaren

Herritarrei Zerbitzutik antolatzen diren jardueren berri helarazi:

  • 2008ko irailean, lehen aldiz, Euskara Zerbitzuko buletina argitaratu zen. Buletin honek Ibarrean antolatzen diren euskarazko edo euskarari buruzko jarduera guztiak jasotzen ditu. Buletin hori Ibarreko etxebizitza guztietara bidaltzen da eta eskuragarri duzu hemen.
  • Euskaldunen Fitxategia: fitxategi honen helburuak bi dira:
    1. Ibarreko informazio soziolinguistikoa bildu eta eguneratua mantendu; hau da, Ibarreko euskaldunen kopurua, portzentajea eta hizkuntza gaitasuna ezagutu.
    2. Hizkuntza gaitasunaren araberako euskararen sustapenerako jarduerak antolatu eta jakinarazi. Aranguren Ibarrean erroldaturik euskarazko gaitasunen bat duenak eta bere datuak Arangurengo Udalaren Euskaldunen Fitxategian egoteko interesa duenak, ondorengo galdetegia bete dezake:

Galdetegia (Tamaina 95 Kb)

Betetako galdetegiak ondoren aipatzen diren udal egoitzatan utzi daitezke:

- Udaleko bulegoak (Mutiloa plaza 4, 1. Mutiloabeiti)
- Kiroldegiko sarreran (Euntze etorbidea z/g, Mutiloabeiti)
- Kultur Etxea (Eguzki plaza, Mutiloagoiti)
- Euskara Zerbitzua (Eskoletako k/ 9, Mutiloabeiti)

Helbidea: Eskoletako karrika 9 p.k. 31192 Mutiloabeiti (NAFARROA)

Telefonoa: 948 15 13 82

Faxa: 948 24 34 91

E-Posta: euskera@aranguren.es

Mutiloa Plaza 4, 1. B p.k.31192 Mutiloa (NAFARROA)
Tel.948 24 49 46 Fax.948 24 34 91 aranguren@aranguren.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du