Kultura-etxea

OHARRA!

Apirilaren 23tik aurrera liburutegiaren goizeko ordutegia luzatuko dugu.

Ordu bat lehenago irekiko da, 9etatik 13etara.

Zuen zain gaude!

2001ean sortu zen Arangurengo liburutegi publikoa. Kultura-etxearen lehen solairuan dago, Eguzki plazan, Mutiloa.

Nafarroako Gobernuko Liburutegi Publikoen Sareko partaide da eta Aranguren Ibarreko udalarekin hitzarmena du.

INSTALAZIOAK

  • Mailegu gela
  • Hemeroteka
  • Irakurketa gela
  • Talde lanerako gela
  • Haurren gela

ZERBITZUAK

Honako hauek dira liburutegiak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuak:

  • Informazioa eta kontsultak: Liburutegiko langileak erabiltzaileen zerbitzura daude, eta laguntza emanen dute liburutegiko funtsak erabiltzeko eta kontsultatzeko. Liburutegiko dokumentu guztiak edonoren eskura daude, eta erabiltzaileek zuzenean kontsulta ditzakete.
  • Interneterako sarrera: Liburutegiko erabiltzaileek internet erabili ahal izanen dute. Halaber, dokumentuak sortzeko eta CD-Rometan gordetako informazioa kontsultatzeko ordenagailu bat ere eskura izanen dute, aldez aurretik ordua eskatuta.
  • Hemeroteka: Liburutegiak aldizkako argitalpenen, aldizkarien eta eguneroko prentsa bilduma bat du erabiltzaileen eskura.
  • Mailegua:Liburutegiaren funtsak maileguan har daitezke, liburutegitik kanpo erabili ahal izateko. Irakurle bakoitzak gehienez ere 7 dokumentu hartu ahal izanen ditu aldiro:
    • 3 liburu, 21 eguneko epean.
    • 2 aldizkari, 7 eguneko epean.
    • 2 bideo, CD-ROM edo DVD, 4 eguneko epean.

Mailegu-zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da irakurle-txartela edukitzea. Nafarroako liburutegi publiko guztietan erabil daiteke txartel hori.

Liburutegiko irakurle-txartela doakoa da. Hura lortzeko, eskari-orri bat bete behar da:

  • Koloretako bi argazki egin berri (karnetaren neurrikoak).
  • NAN agiria aurkeztu behar dute 14 urtez goitikoek. 14 urtez beheitikoek gurasoen baimena ere beharko dute.

Zure posta elektronikoaren helbidean liburutegiaren informazio buletina jaso nahi baduzu, eskatu dezakezu liburutegiaren webgunean dagoen Irakurlearen Postontziaren bidez edo bibliara@cfnavarra.es helbidera mezu bat bidaliz.

Ordutegia:

  • Ekainak 15etik irailak 15era: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
  • Irailak 15etik ekainak 15era: astelehenetik ostiralera, 15:00etik 21:00era.

Helbidea: Eguzki plaza p.k.31192 Mutiloa (NAFARROA)

Telefonoa: 948 29 08 81

E-Posta: bibliara@cfnavarra.es

Web orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/valle-aranguren