HIRI KANPALDIA 2017

Gizarte arlokoak

HIRI KANPALDIA 2017 (Tamaina 1,36 MB)

AURRE INSKRIPZIOAK MAIATZAREN 17tik 19ra 012ra DEITUZ. ORDUTEGIA: 8 -19

ZER DA?
● Haur eta gazteentzako zerbitzua da, aisialdiko baliabide
batean parte hartzeko aukera ematen baitie.
● Aranguren Ibarreko familientzako zerbitzua da,
uda sasoiko denbora tarte batez euren familiako bizia
eta lana bateratzeko aukera ematen baitu.
NORENTZAT?
● Aranguren Ibarrean erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko
haur guztientzako (2005 eta 2013 urteen bitartean
jaiotako haurrentzat) eta behar bereziak dituzten
haurrentzat.
NOIZ?
• Ekainaren 26tik 30era.
● Uztailak 17tik irailak 1era
(astelehenetik ostiralera, egutegiko
jaiegunak errespetatuz).
ZEIN ORDUTEGITAN?
● Jantoki zerbitzuarekin:
» Goizeko 7:45etik 15:15era.
● Jantoki zerbitzurik gabe:
» Goizeko 7:45etik 14:00etara.
Sarrera goizeko 7:45etik 9:00etara egin ahalko da eta irteera,
jantoki zerbitzurik gabe, 13:30etik 14:00etara, eta jantoki
zerbitzuarekin, 14:30etik 15:15era.
ZENBAT DA?
● Hiri kanpaldiaren prezioa ondorengoa da:
» Haur bat: 50 € asteko.
» Bi Haur: 87,50 € asteko.
» Hiru haur: 115,62 € asteko.
● Jantoki Zerbitzua AUKERAN:
» Haur bakoitzeko asteko prezioa: 30 € (6 €/ eguna).
OHARRA: Prezioa proportzionalki doituko da, asteak jai
egunen bat baldin badu.
NON?
• Mutiloako San Pedro
Ikastetxe Publikoan.
NOLA?
Neska-mutilak taldeka banatuko dira hurrengo
irizpideen arabera:
● Adina:
» A TALDEA: 4-6 urte bitarteko taldea (2011-2012-2013
urteetan jaiotako haurrak).
» B TALDEA: 7-9 urte bitarteko taldea (2008-2009-2010
urteetan jaiotako haurrak)).
» C TALDEA: 10-12 urte bitarteko taldea (2005-2006-2007
urteetan jaiotako haurrak).
● Hizkuntza-modalitatea:
» Gaztelania: egunero ingeleseko jarduera batekin.
» Euskara: egunero ingeleseko jarduera batekin.
» Ingelesa: jarduera guztiak ingelesez.
AURRE-INSKRIPZIOAK
● Familia unitate bakoitzak parte hartuko duen seme-alaba
bakoitzeko aurre-inskripzio bat egingo du.
● Hiri kanpaldiak iraungo dituen 8 asteetatik, familia bakoitzak
gehienez 4 aukeratu ahalko ditu. Aukeratutako asteak
gurasoentzako lehentasun hurrenkeraren arabera jarriko dira.
Udalak, eskaera orokorraren arabera, bi aste bermatuko ditu.
● Aurre-inskripzioa 012ra deituz egingo da.
● Epez kanpoko izenemateak ez dira onartuko.
ZOZKETA
● Familiek lehen postuan aukeratutako asteei lehentasuna
emango zaie, beti aste bakoitzerako eskaera orokorraren
arabera, aukeratutako asteetan aldaketa egon daitezkeelarik.
● Maiatzak 24an, asteazkenean, asteko izen emateek plaza
kopurua gainditzen duten kasuetarako zozketa egingo da,
goizeko 12:00etan, Aranguren Ibarreko udaleko Osoko
Bilduren aretoan.
● Maiatzak 27an, ostiralean, goizeko 12:00etan, Oinarrizko
Gizarte Zerbitzuan behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko
dira, eta SMSa bidaliko zaie familiei esleitutako aste kopurua
eta ordaindu beharreko kopurua jakinaraziz.
ONARTUTAKOEN ORDAINKETA:
Maiatzak 29an eta 30ean:
» 012ra deituz 8:00etatik 19:00etara (kreditu txartela
bidezko ordainketa).
» OGZko kontu korrontean sartuz. RURAL KUTXA:
ES34 3008 0208 0527 0263 7428 (haurraren izena adieraziz).
MATRIKULA:
● Ekainak 5etik 7ra (biak barne), Oinarrizko Gizarte
Zerbitzuan egingo da.
● Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara. OHARRA: 5ean eta 6an,
17:00etatik 19:00etara ere egongo gara.
● Matrikula egiteko inprimakiak Udaleko webgunean jaitsi
ahalko dira: www.aranguren.es, maiatzaren 26tik aurrera.
● Beharrezkoa izango da:
» Neska edo mutilaren karnet tamainako argazkia.
» Haurra onuradun gisa agertzen den osasun
txartelaren fotokopia.
» Ordainagiria (OGZko kontu korrontean ordainketa egitea
aukeratzen bada).
● Familiaren batek ezarritako epean matrikula egingo ez
balu, aurre-inskripzioa bertan behera utzi eta plaza itxaron
zerrendarekin beteko da.
● Asteko plazak beteko ez balira, ez da berriro izenemateko
epea irekiko.
● Udalarenak ez diren arazoak direla eta, familiaren batek
matrikula egin ondoren baja ematen badu edo ez badu
udalekuan parte hartzen, ez da ordaindutakoa itzuliko
(ezinbesteko kasuetan izan ezik: haurraren edo horren
guraso edo tutoreen ospitaleratze kasuak, adibidez).

Volver arriba