Udalekuak euskara beste modu batera bizitzeko aukera paregabea dira: lagun berriak, gozatzeko esperientzia eta giroa.

Ziurgabetasun egoera honetan egonik ere, uda iristen denerako normaltasuna berreskuratuta izanen dugulakoan, dagoeneko irekita dago zenbait udalekutan izena emateko epea. Ibarreko Euskara Zerbitzuak antolatzen diren Udalekuen bilduma hau egin du udan gure txikiek gehien behar izango duten horretaz gozatu ahal dezaten: natura, lagunak eta euskara.

Lehen Hezkuntzarako eskaintza 2020 (234 Kb)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eskaintza 2020 (Tamaina331 Kb)

Gogoan izan gure Udalak udaleku hauetan parte hartzen duten haur eta gaztetxoentzako diru-laguntzak eskaintzen dituela. Eskaerak egiteko epea irailean zehar egonen da irekita eta horien esleipenerako oinarriak honakoak izango dira:

Laguntzetarako_oinarriak_2019