Kultura-etxeaMutiloagoitiko Kulturagunean dago Arangurengo kultura-etxea (Eguzki plaza 11); han finkatu zen Kulturaren Udal Zerbitzua, baita hura kudeatzeaz arduratzen den organoa ere: Arangurengo Udaleko Kulturaren Zinegotzigoa. Udal-zerbitzua da, eta Arangurengo Udalak dauka haren gaineko erantzukizuna. Kultura-ekimen horren helburu nagusia da Arangurengo biztanleak kultura-gaietan murgiltzera bultzatzea eta ibarreko erreferentzia soziokulturala izatea.

Arangurengo Udalak, Kulturaren Udal Zerbitzua kudeatzen duen Kultura Zinegotzigoaren bitartez, kultura-etxean zein hari atxikitako beste zentro batzuetan egiten diren jarduerak, ikastaroak, ikuskizunak, eta abar antolatzen eta kudeatzen ditu.

Animatzaile soziokulturala da kulturaguneko zuzendaria, eta haren ardura da kultura-etxean egiten diren jarduera guztiak kudeatzea eta haien funtzionamenduaz kezka izatea.

ORDUTEGIA

Honako hau da kultura-etxearen urte osoko ordutegia:

  • Urtarriletik ekainaren 15era eta irailetik abendura: astelehenetik ostiralera irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. Larunbat eta igandeetan, ikuskizunik baldin badago, haren arabera finkatuko da zentroa irekitzeko ordua.
  • UDA (ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera): ordutegia liburutegi publikoaren araberakoa izanen da, hots, 8:30etik 14:30era. Hilabete horietan, ez da barnealdean jarduerarik egonen; izan ere, urte-sasoia eta klimatologia dela eta kanpoan eginen baitira jarduera guztiak.

JARDUERAK

Kultura-etxean egiten diren jarduera guztiak kultura-arlokoak izaten dira, esate baterako:

  • Sustapen soziokulturalerako ikastaroak, biztanle guztientzat.
  • Iraupen laburreko ikastaroak edo monografikoak.
  • Eskola- zein gazte-antzerkiak programatzea, herriko ikasketa-zentroekin elkarlanean.
  • Musika-saioak, Udal Musika Eskolak antolaturik.
  • Norberaren kontura sortutako ikuskizunak: antzerki-tailerra, Eguberrietako jaialdia, eta abar.
  • Haurrentzako zinema-zikloa.
  • Helduentzako zinema-zikloak eta zineforuma.
  • Familia-antzerkiko ikuskizunak.
  • Musika-ikuskizunak, musika-zikloak, kontzertu didaktikoak eta familia-girorako kontzertuak.
  • Hitzaldiak.
  • Ahozko narrazio-saioak eta ipuin-kontalariak.
  • Nafarroako antzerki amateurraren zein profesionalaren estreinaldiak.
  • Argazki-, pintura-, eskultura-, zeramika-erakusketak, urte osoan zehar. Bertako artistak zein Nafarroako eta beste erkidego batzuetakoak. Bisita lagunduak izaten dira, eskola-taldeei zein bestelako taldeei zuzenduta.
  • Herriko talde artistikoentzako probasaio-aretoak (abesbatza, antzerkia…).
  • Arte plastikoen aretoa utziko zaie eskualdeko artista eta amateurrei, dagokien jarduera artistikoa landu dezaten. Kultura-zinegotzigoak aretoa behar ez duen orduetan utziko zaie.
  • Liburu-aurkezpenak eta irakurketa dramatizatuak.
  • Liburutegia, bideoteka, hemeroteka, internet-kontsultak, haur-liburutegia, liburuen mailegua, talde-lanerako ikasketa-gelak.
  • Irakurtzea sustatzeko kanpainak.
  • Soziokulturalki interesgarriak diren bileretarako eta ikastaroetarako aretoak, eskualdeko elkarte eta taldeek antolaturik.
  • Eszenatokia utziko zaie eskualdeko eta Nafarroa osoko talde artistikoei; horren truke, bestelako zerbitzuak eman beharko dituzte, edota aldez aurretik tasak ordaindu.
  • Eszenatokia edota erakusketa-aretoa errentan emanen zaie eskualdeko enpresei, haien jarduerak edo aurkezpenak egin ditzaten. Horren trukean, dirua ordaindu beharko dute (arautegi batek zehaztutako kopuruen araberakoa). Kultura-zinegotzigoaren beharrak lehenetsiko dira betiere.
  • Mitin politikoak, hauteskunde-kanpainaren garaian bakarrik.
  • Beste udal zerbitzuei (kirola, musika-eskola, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, Udala…) eta eskualdeko organismo publikoei (eskolak, haurtzaindegia, osasun-etxea…) guneak utziko zaizkie, haien ekimenak gara ditzaten.
  • Hitzarmen bidez adosturik, guneak utziko zaizkie kultura-erakunde publiko eta pribatuei: Kirol eta Gazteria Institutua, Nafar Ateneoa, Príncipe de Viana erakundea, Nafarroako Museoa…
  • Jendaurreko arreta-zerbitzua eta udal kultura-zerbitzuaren kudeaketa.

KULTURA-ETXEKO GUNEAK

Hiru gune daude nagusiki:

  • A.- ZERBITZU FINKOAK
    • Administrazio-esparrua
    • Atezaindegia
    • Administrazio-zerbitzua
    • Kultura-teknikaria
  • B.- ERABILERA MURRIZTUKO GUNEAK
    • Auditoriuma (165 lagunentzako tokia, eta teknikoki hornitua).
    • Liburutegia
    • Erakusketa-aretoa
  • C.- ERABILERA ANITZEKO GUNEAK
    • 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. aretoak (sotoan)
    • 7. aretoa (1. solairuan)
    • 10. aretoa (2. solairuan)

Kultura-etxearen arauak (Tamaina 7Kb)

Helbidea: Eguzki plaza 8 p.k.31192 Mutiloa (NAFARROA)

Telefonoa: 948 29 14 89

E-Posta: kulturetxea@aranguren.es

Facebookwww.facebook.com/casadeculturaarangurenkulturetxea

Twitter: @CulturAranguren