Sarrerako atea

Udalaren eta ibarreko gazteen artean gauzatutako proiektuari esker sortu zen Aranetxea. Herriko bereko gazteek kudeatutako gazteria-lokal bakarra da. Helburua da gazteei benetako baliabide praktiko bat eskaintzea, eta sor dakiekeen edozein arazo, ekimen edo jakin-minetarako erabil dezakete. Era berean, sostengu- eta laguntza-modutzat ere har daiteke.

ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 16:30-21:30
  • Larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-22:00
  • Igandetan 12:00-14:00 eta 17:00-22:00

JARDUERAK

Gazteen batzarra, gazteentzako jarduerak antolatzeko, kultura-, kirol- eta aisialdi-gaietan. Ibarreko gazte-talde zenbaiten ordezkariek osatua da.

  • Irteerak: elurretara, mendira…
  • Zenbait ospakizun: inauteriak, San Joan sua, Gazteriaren Eguna, herrietako festak, Eguberriak…
  • Animazio-taldea: 10-15 urteko gazteek osatua. Zango-makilatan ibiltzen ikasten hasi ziren, eta, ondoren, bestelako jardueretan hasi ziren: eskujokoak, antzerkia, oreka. Azkenekoz, ibarreko herrietako festetan ibiltzen den kalejira eratu dute.
  • Ikastaroak: urte guztian zehar izaten dira (funkya, capoeira, afrikar dantzak, zine-eskola, break-a, informatika, argazkigintza digitala, esku-pilotak egitea, egur-tailuak, masajea, barreterapia…).
  • Zirku-eskola: 14 urtetik gorakoentzat.
  • Kaleko kanpamentua: udarako kanpamentua antolatzen da.
  • Eskola-laguntza: lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek beren eskola-lanak egin ditzakete begiraleen laguntzarekin, eta, ondoren, jokoak eta tailerrak antolatzen dituzte.

INSTALAZIOAK

Sarrera

  • Ludoteka edo probasaioetarako aretoa (parket lurra eta kristalezko hormak dituen gela da).

    Ludoteka

  • Erabilera askotarako aretoa (areto zabala; eskulanak egiteko tailer gisa erabiltzen da).

    Erabilera anitzeko gela

  • Joko-aretoa (2 mahai-futbol, diana , ping-pong mahaia, billar-mahaia).
  • Mahai-jokoen aretoa (xakea, partxisa, “conecta cuatro”, tribial jokoa, monopolia…).

    Joko-aretoa

  • Ordenagailu-gela/internet (bost ordenagailu, internetera doan konektaturik).

    Ordenagailu-gela

  • Bilera-aretoa (telebista, dvd, bideoa, kaseta).
  • Gazte Informaziorako Gunea
  • Sexu-informazioa eta ohitura osasuntsuak (sexu-aholkulari batek zalantzei erantzuten die; guztiz anonimoa da).
  • Materialak uztea (skate-arrapalak, mini-ateak, aldizkariak, erremintak…).

Finalera heldutako taldea           Haurrak jolasean           Kanpaldia

Helbidea: Kale Berria p.k.31192 Mutiloabeiti (NAFARROA)

Telefonoa: 948 23 75 58

E-Posta: aranetxea@hotmail.com

Web orria: http://www.aranetxea.org