Martxan da 2019. urteko Olentzero Kartel Lehiaketa Aranguren Ibarrean. Lehiaketan parte-hartzeko epea datorren abenduaren 13ra arte dago irekita, eta lehen hezkuntza ikasten ari diren Ibarreko haur eta San Pedro IP-ko ikasle guztiak aurkeztu daitezke.

  • Aurkezteko epea: deialdia argitaratzen denetik abenduaren 13a arte (13:00ak arte)
  • Aurkezteko lekuak: udaletxeko bulegoak, San Pedro Ikastetxe Publikoko atezaintza, Kultur Etxea.
  • Saria: 50 € material didaktikoan

Lehiaketaren oinarriak (Tamaina 162 Kb)