ETBn, hezkuntza edukiak

Euskara

Konfinamendu garai honetan haurrek euskararekin nolabaiteko harremana mantentzea garrantzitsua da eta horretan laguntzen ahalko gaitu Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk atera berri duten Bitartean, etxetik ikasten saioak. Programa batez ere Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko haurrei zuzenduta egonen da eta astelehenetik aurrera, hilak 30, 9:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da ETB3 eta EiTB.eus-en bidez.

Programa euskaraz izango da eta edukiak maila horiei dagozkien curriculumeko gaiak bilduko ditu. Maila bakoitzerako 30 mintuko saioak izango dira eta helburua saio interaktiboak izatea da, eta haurren galderei erantzuten ahalko dietenak.

Gai ezberdinak jorratuko dira,  adibidez Irakurketarekin goxatzen atalean, egunero ordu laurden bat eskainiko zaio irakurketaren ulermenari, testu ugari oinarri hartuta. Hitzak jolas saioan, gaia euskara izango da eta ahozkotasuna izango da lehentasuna, errezeta, komiki, aho kolapilo… bidez landuko dena. Bestalde, Mugi-mugi saioan itxialdian gorputza landu ahal izateko ariketa fisikoak proposatuko dira.

Matematikak Hari mataza saioan landuko dira: buruketak, mahai jolasak, jolas matematikoak, matematikaren eragina egunerokotasunean, buruzko kalkulurako estrategiak, abakoen erabilera, bitxikeria matematikoak, eragiketak egiteko estrategiak…

Inglesa, gizarte zientziak, teknologia, zientzia, musika… eta bestelako gaiak ere landuko dira.

 

Volver arriba