Aranguren ibarreko Lorezaintza Sailetik azpimarratu nahi dugu parkeak eta lorategiak denonak eta denontzat direla. Gure jarrera egokia bada, gune publiko horiek egoera onean iraunaraziko ditugu, eta denontzako onura izanen da hori.

Mutiloabeitiko lorategien argazkia

Pena da zenbaitetan gizalege gutxiko jokaeren ondorioz gure lorategiak hondatuta gertatzea.

Ekonomikoki eta denboraren aldetik lan handia egin behar izaten du Lorezaintza Sailak, bandalismoaren ondorioz hondatutakoak konpontzeko: hiri-altzariak, zuhaitzak, lore-tauletako loreak, eta abar.

Bestalde, erabil ditzagun zaborrontziak, eta ez utz zaborrik lorategietan. Are garrantzitsuagoa: higieneagatik eta besteekiko begiruneagatik, ez utz zakur-gorotzik toki publikoetan. Badira horretarako prestaturiko zaborrontziak, baita zakur-gorotzak botatzeko beste toki berezi batzuk ere.

Lorategien itxura zakurrak eta katuak handik igaro ondoren

Telefonoa: 649 39 86 70

Faxa: 948 24 34 91

E-Posta: aranguren@aranguren.es