ENTREMUTILVAS

PLANO ENTREMUTILVAS

PLANO ENTREMUTILVAS

2007ko otsailaren 27an egindako Udalbatzak erabaki zuen P16 (a eta b) Lursaila, PROMOCIONES OCEC S.A. enpresari esleitzea. Zenbatekoa: 3.646.961 €. P16b-n babes ofizialeko etxebizitzak eginen dira eta p16a-n prezio tasatutako etxebizitza kolektiboak.

Urriaren 31eko Udalbatzak, Mutioloenarteko Sektorearen Urbanizazioa, Obras Especiales de Navarra S.A. enpresari esleitu zion.

Antolaketa eta eremua zonatan zatitzea

Etxebizitzetarako lur-sailak dira gehienbat, baina batzuek bestelako erabilerak ere ahalbidetzen dituzte, dendak eta bulegoak jartzea, esate baterako. Etxebizitza kopurua bete beharrekoa eta izan daitekeen handiena da.

Egitasmo Partzial horretan aurreikusten diren 1.649 etxebizitzetatik 824 libreak dira (% 49,97) eta 825 babestuak (% 50,03). Babestutakoen artean, 716 BOE dira (% 25,23) eta 409 PTE (% 24,80)

Errepide-sarea

Errepideak egiteko aurreikusitako azalera 175.958,82 -koa da.

Antolaketak eskatzen du, batetik, ekialdeko ingurabidetik bi Mutiloatara sartzen den biribilgunean lotune bat egotea ardatz nagusiarekin, eta, bestalde, beste lotune bat Lezkairutik heldu denarekin.

Berdegune publikoak

204.110 m²-ko azalera hartzen dute berdegune publikoek; hau da, sektore osoaren % 38,23. Beraz, legeak aurreikusitakoa baino % 10 gehiago (53.4 L.F.35/02 art.).

Volver arriba