Kultura |

Áureo edertasuna eta plastikotasuna da, eta aldi berean, arriskua, tentsioa eta inpaktua. Gauza eta pertsonen arteko harremanak zehaztasunez eta modu arrazoituan kalkulatuta dauden espazio batean egindako maila tekniko altuko akrobaziak. Ezer ere ez da arbitrarioa.

Antzezleak xehe eta arruntak dira eta aldi berean, grabitatearen mugak gainditzeko irudiak sortzeko gai dira. Egunerokoa eta erreala ez dena, asmatutakoa, irudika ezina. Umorea agertzen da, ezinezkoa da ekiditea. Modu humanoenean konpontzen diren egoerek normaltasunaren zentzugabekeria uzten dute agerian.

Áureok entzuleei gorputz eta barren mugimendu horren guztiaren atzean beste zerbait dagoela ulertarazi nahi die: irribarre eginarazten dien beste zerbait.

Iraupena: 40minutu

Taldea: UpArte

Lana:  “Áureo”

Egilea: UpArte Taldeak sortutakoa.

Akrobazia teknikoen zuzendaritza:  Vitaliy Motouzka

Zuzendaritza artistikoa:     Herminio Campillo

Antzezleak: Anjara Moreno, Gisela Segatti, Guimelh Amaro, Israel Bernabé, Jesús Fuentes, Rubén Martínez eta Óscar Vilas.