Zinea |

 

 Moderatzailea: Blanca Oria.
Izenburua: “Green Book” – AEB. 2018
Zuzendaria: Peter Farrelly.

Tony Lip (Viggo Mortensen) Brox auzoko italiar-amerikar zakarra
da. Behin batean, Don Shirley (Mahershala Ali) piano-jotzaile
birtuosoaren txoferra izateko kontratatuko dute, musikariak kontzertu
bira bat eginen baitu Estatu Batuetako hegoaldean. Txoferrak “Liburu
Berdea” izenburuko gidaz fidatu beharko du, afroamerikarrendako ostatu
seguru bakarrenetakoen berri dakarrelako. Bi pertsonek arrazakeriari eta
aurreiritziei aurre egin beharko diete, baina ontasunak eta umoreak lotuko
ditu, eta haien arteko ezberdintasunak bazterrean utzi beharko dituzte
bizirik irauteko eta beren bizitzako bidaian aurrera egiteko.

Iraupena: 130 minutu.

 

•• Sarreren salmenta, zenbakirik gabe: gogoan izan Auditorioak ikusle kopuru mugatu batentzat duela
lekua (163 pertsona). Entzunaretora sartzen diren pertsona guztiek hartu behar dute toki bana
(baita haur txikiek ere, ikusle kopuruaren kontrolerako zenbatu egiten baitira, indarrean dagoen
segurtasun araudiaren arabera), eta ezin da aipatutako ikusle kopurua gainditu. 2/1989 Foru Legea.
Sarrerak, behar direnean, ekitaldi bakoitzerako zehaztutako prezioan jaso ahalko dira:
••Aldez aurretik: jardueraren astean bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta
17:00etatik 21:00etara, Kultur Etxeko harrera eta informazio mahaian.
(Ikusle kopuru mugatu batentzat dagoenez tokia, ezin da erreserbarik egin).
••Emanaldiaren egunean: sarreraren bat geratzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
(Antolamenduarekin lotutako arrazoiak direla eta, egun horretako emankizunerako sarrerak bakarrik salduko dira).
••Agendan aipatzen diren eta doako sarrera duten ekitaldietarako: gonbidapenak ikuskizuna hasi baino
ordu erdi lehenago entregatuko zaizkie ikusleei, iritsi diren hurrenkeraren arabera, 163 tokiak bete arte.
Lehenago eskuratutako sarrerak ezin izango dira itzuli
(pertsona bakoitzak sei sarrera eskuratu ahalko ditu, gehienez)
Leihatilako telefonoa: 948 – 29 14 89