ORDUTEGIA: 20:00


IZEN-EMATEA

  • Zenbatekoa: 6 euro





Antzerkia |

 

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak, ordea, ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago aldrebestuko da; trapu zaharrak, sekulan esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

iraupena: 75 min

Taldea: Vaiven producciones
Egilea: Kepa Errasti
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Antzezleak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Getari
Etxegarai, Aitziber Garmendia, Leire Ruiz eta
Naiara Arnedo

 

•• Sarreren salmenta, zenbakirik gabe: gogoan izan Auditorioak ikusle kopuru mugatu batentzat duela
lekua (163 pertsona). Entzunaretora sartzen diren pertsona guztiek hartu behar dute toki bana
(baita haur txikiek ere, ikusle kopuruaren kontrolerako zenbatu egiten baitira, indarrean dagoen
segurtasun araudiaren arabera), eta ezin da aipatutako ikusle kopurua gainditu. 2/1989 Foru Legea.
Sarrerak, behar direnean, ekitaldi bakoitzerako zehaztutako prezioan jaso ahalko dira:
••Aldez aurretik: jardueraren astean bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta
17:00etatik 21:00etara, Kultur Etxeko harrera eta informazio mahaian.
(Ikusle kopuru mugatu batentzat dagoenez tokia, ezin da erreserbarik egin).
••Emanaldiaren egunean: sarreraren bat geratzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
(Antolamenduarekin lotutako arrazoiak direla eta, egun horretako emankizunerako sarrerak bakarrik salduko dira).
••Agendan aipatzen diren eta doako sarrera duten ekitaldietarako: gonbidapenak ikuskizuna hasi baino
ordu erdi lehenago entregatuko zaizkie ikusleei, iritsi diren hurrenkeraren arabera, 163 tokiak bete arte.
Lehenago eskuratutako sarrerak ezin izango dira itzuli
(pertsona bakoitzak sei sarrera eskuratu ahalko ditu, gehienez)
Leihatilako telefonoa: 948 – 29 14 89