HIRU USATEGI-DORRETXE (LABIANO)

Civiles

Etxeak bi solairu ditu eta, igeltsuztatutako aurrealdean, harlandu burudunezko atelada. Horren parean, Hiru usategi-dorretxeharlanduxkazko aurrealde handi bat dugu eta, aldeetako batean, berriz, dorre bat . Horrek ere bi solairu ditu: lehenbizikoan, ate burudun bat dago bi leihoen artean. Leihoetako bat antzinako burdinlanekin apainduta dago. Aurrekoez gain, lehen solairu horretan, beste bi leiho daude. Bigarren solairuan, berriz, balkoi bat dago, atearen gainean, hain zuzen. Egurrezko teilatu-hegatz bikoitz handia du etxeak, eta, luze ateratzen da kanpora, landutako habeen gainean. Aurrealde horretan, hostotzaz inguratutako armarri bat ageri da. Horren gainean, koroa ireki bat dugu eta, hondoan, Kristoren anagrama karaktere gotikoz idatzia. Ondoko etxeak, oso modernoa bada ere, antzeko armarria du aurrealdean. Etxe horietatik hurbil, ongi moldatutako etxe bat dugu, eta harlanduzko eta harlanduxkazko atea eta leihoak ditu. Zirkulu erdi molduraduneko atelada du, eta, horren giltzarrian, ezkutu txiki lisoa ageri da. Bigarren solairuan, berriz, bost leiho karratu daude, karel molduradunekin.  Alboko karrika txiki batetik joanda, zabaldegi batera ailegatzen gara. Han, badugu harlanduzko beste eraikin horizontal handi bat. Hark bi solairu ditu, eta bi isurkineko teilatua. Halaber, baditu XVI. mendeko atelada zorrotz bat eta dorre primatiko bat bi isurkineko teilatua duena. (“Catálogo Monumental de Navarra. IV.Merindad de Sangüesa” lanetik jasotako informazioa, 74. orrialdea)

Volver arriba