2016ko ekainak 17

Aranguren Lantegi Eskolak aro berria hasi du

etePrentsaurre deialdia 2016/06/16

Aranguren Lantegi Eskolaren sustatzaile nagusiak Aranzadi Zientzia Elkartea, Arangureneko Udala eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua dira. Ignacio Irisok, eskolako zuzendariak, formazioa bukatu eta ikasleen %80ak enplegua aurkitzeko aukera izango duela aurreikusten du.

PRENTSA DEIALDIA

Osteguna, ekainak 16, 13:00etan Arangureneko Udalaren Aretoan (Mutiloa Plaza z/g, Mutiloa, Nafarroa)

Parte hartuko dute:

  • Manuel Romero, Aranguren Bailarako alkatea
  • Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadiko Idazkari Nagusia
  • Ignacio Iriso, Aranguren Lantegi Eskolako zuzendaria

Lantegi Eskola 2016ko ekainaren 1ean ireki zen 15 ikaslerekin eta Aranguren I, II eta III Lantegien ondorengoa da. Ikasleetatik 30 urtetik beherako 13 gazte langabe daude eta gizarte- bazterkeria jasateko arriskuan daude.

Aranguren Lantegi Eskolako ikasleek erabilpen publikoko azpiegitura eta eraikin historikoen mantentze lanak burutu dituzte. Azken urteetan bezala, formakuntza plana eraikin eta hiri ekipamendurako polimantenimenduari buruzkoa da eta zurgintza, iturgintza, igeltserotza, eraikinen garbiketa eta elektrizitate moduluetan banatzen da. Honez gain, ikasleek bestelako formakuntza ere jasoko dute, hala nola arrisku prebentzioa, informatika, energia efizientzia eta jasangarritasuna.

Lantegi Eskolaren helburu nagusia ikasleek lana aurkitzea da, eta horretarako ogibidea irakasteko modu praktikoa aplikatzen da sei hilabetez. Gainera, erabilpen publikorako zerbitzuetan ere lan egingo da, Arangureneko azpiegiturak hobetuz eta Aranzadiko proiektuak sendotuz: Gongorako Jauregia, Irulegi gaztelua…

Volver arriba