2013ko urriak 24

Nafarroan sustatuko diren 11 Lantegi Eskoletako bat izango da Arangurenekoa

Urriaren 22an 2013ko Enplegurako Lantegi Eskolen egitaraua aurkeztu zen, 223 parte-hartzaileen lan aukerak bulltzatzeko 3,8 milioi euroko laguntza eskainiko duena. Ekitaldia Lourdes Goikoetxea Ekonomia eta Enplegu kontseilariak zuzendu zuen, eta Manolo Romero Aranguren Bailarako alkatea eta Juantxo Agirre-Mauleon Aranzadiko idazkari nagusia bertaratu ziren. Bi erakunde hauek 2008tik Lantegi Eskola sustatu dute.

P1260840

P1260846Ekimen honi esker Arangurenen langabezian zeuden 15 bizilagunei formakuntza teoriko eta praktikoa emango zaie eta urte beteko lanaren ostean eraikinen polimantenimendu titulua emango zaie. Honez gain, Arangureneko azpiegitura, ondare eta hiri-altzarien hobekuntzaz arduratuko dira, gizarte ekintzari behar duen garrantzia emanez.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 257.559 euroko finantziazioa eman du aurtengo Lantegi Eskola bultzatzeko eta beste erakunde parte hartzaileen ekarpenarekin bat egiteko. Helburu nagusia pertsonen formakuntza sustatzea eta langabezia eta gizarte-bazterkeria ekiditea da.

P1260854

Aranzadi Zientzia Elkartea weba (Tamaina 12 Kb)

P1260858

Volver arriba