Berdeguneetako landareak izaki bizidunak dira, eta gure arreta osoa merezi dute, ahalik eta apaingarriagoak izan daitezen. Zalantzarik gabe, garai batzuetan ikusgarriagoak izaten dira gure lorategiak; halaber, landare-espezie bakoitzak bere une gorena izaten du urte-sasoiaren arabera.

Iruñea hiribideko biribilgunea, Mutiloagoitin, bai neguan bai udan

Horregatik guztiagatik, urte osoan zaindu behar dira lorategiak, eta beharrezko neurriak hartu landare eta lore guztiekin.

  • Kimatze-lan gehienak udan egiten dira. Apaintzeko (zuhaitz, landaresi eta zuhaixkei forma jakin bat eman, loratzea suspertzea…) edota helburu funtzionalarekin (adar zakarrak kendu, kalterik sor dezaketenak batik bat) egiten dira kimatze-lanak.
  • Neguan, geldiunea izaten da begetazioan, eta landareek lan gutxiago egiten dute; zuhaitzak landatzeko garai egokia da.
  • Zuhaitz lehorrak ordezkatu, zuhaitz berriak landatu, herri-bideak, antzinako hondakindegiak, azalera handiak berreskuratzeko lanak… ezin dira beste urte-sasoi batean egin. Lan handia eskatzen dute horiek, eta lurrak egoera onean egon behar du, sasoiean. Hori guztia ezinbestekoa da landareek bizirauteko.
  • Zuhaitzen txorkoak hobetzen dira: ertzak leunduz, konposta emanez eta belar txarrak kenduz.
  • Beharrezkoa izanez gero, tratamendu fitosanitarioak eginen dira.
  • Lorategi eta zuhaixka multzo berriak jartzen dira, edo daudenak moldatu.
  • Lore-taulak diseinatzen dira hurrengo denboraldirako.

Taxoare: kimatze-lanak eta Lakidain: sastrakak kentzeko lanak (suteei aurrea hartzeko)

Udaberria:

  • Lore-taulak kolorez betetzen dira denboraldi berriko loreekin.
  • Soropilak bete-betean daude, eta ongarritu egin behar dira. Sega-lanen garaia da; baina, aurretik, garbitu egin behar da, eta lurrean barreiatuta dagoen zaborra kendu.
  • Belar txarrak hazten dira. Jorratu eta belar txarrak kendu txorkoetatik, landaresietatik eta lore-tauletatik.
  • Behar den lekuetan, sastrakak kendu behar dira; lan gogorra, baina beharrezkoa.
  • Soropil gehiago ereiteko une egokia da.
  • Zuhaixka eta landaresi jakin batzuk kimatzeko garaia da.
  • Ureztatze automatikoak prestatu behar dira, soropiletan behar den ur guztia emateko prest egon daitezen, udako beroari aurre egiteko.

Uda:

  • Soropila bete-betean dago udan, eta bi ebakialdi eman behar zaizkio. Era jarraituan eta behar den garaian egin beharreko lana da hori. Segatze-lanetan berandu hasteak soropila itsustea ekar dezake.
  • Sastrakak kentzeaz gain, soropila mantentzea da udako lan nagusia.
  • Ureztatze automatikoetan mantentze-lanak egin eta horien funtzionamendua zaindu egin behar da udan bereziki, soropila berdea egon dadin.
  • Karriketako landareontziak ureztatu behar dira; kolorea ematen diete gure karrikei.
  • Neguan bide-bazterretan landatutako zuhaitzei kasu egin behar zaie, baita berreskuratutako eremuei ere. Hastapen-urteetan, ureztatu egin behar dira, bizirautea nahi badugu.
  • Uda-bukaeran, hurrengo urterako plantazioak eta lanak prestatzen hasten dira: lurra makinaz mugitu lorategi berriak sortzeko, hurrengo neguko plantazioetarako zuloak egin, eta abar…
  • Beharrezkoa izanez gero, tratamendu fitosanitarioak egiten dira.

Zugardia, lorategia Zugardia, lorategia

Udazkena:

  • Soropila ebakitzea oso lan garrantzitsua da oraindik ere. Soropila eskarifikatu egiten da. Hartara, azaleko belarra berdea eta gaztetua izatea lortuko dugu, eta hurrengo udaberrirako bizi-bizia.
  • Jorratzen jarraitzen dugu, belar txarrak desagerrarazteko. Hostoak jasotzen hasten gara.
  • Soropila ongarritu egin behar da, urte osoan zehar agortutako erreserbak berritzeko.
  • Berdegune gehiago ereiteko garai egokia da.
  • Udaberrian eta udan egondako denboraldiko loreek beren zikloa amaitzen dute, eta negurako prestatzeko garaia da.
  • Zuhaixkak eta landaresiak kimatzen hasten gara.
  • Sastrakak kentzen jarraitzen dugu, eta belarrari tratamendua ematen, beharrezkoa izanez gero.

Mutilnova Mutilnova

Telefonoa: 649 39 86 70

Faxa: 948 24 34 91

E-Posta: aranguren@aranguren.es