• Kategoria administratiboa: Udalerri konposatua. Honako herri hauek osatzen dute Aranguren Ibarra: Taxoare, Zolina, Labiano, Gongora, Ilundain, Lakidain, Aranguren, Mutiloa.Hiriburua: Mutiloa.
  • Kontzejuak: Aranguren, Labiano, Taxoare eta Zolina.
  • Auzitegi-barrutia: Agoitz.
  • Merindadea: Zangoza.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Biztanleria 2016ko urtarrilaren 1ean: 9.801 biztanle, honela banatuta:
Herria Biztanle kopurua
MUTILOA * 9.198
LABIANO 142
GONGORA 0
ZOLINA 37
TAXOARE 326
ARANGUREN 84
LAKIDAIN 10
ILUNDAIN 4
GUZTIRA 9.801

* 2010eko ekainaren 4an Nafarroako Aldizkari Ofizialean Mutiloagoiti eta Mutiloabeiti herrien batzea argitaratu zen, orain herri-gune bakar horrek Mutiloa izena duelarik.

  • Azalera: 40,60 Km²
  • Biztanle-dentsitatea: 241,40 B/Km.
  • Garaiera (Udaletxean neurtuta): 442 m.
  • Loturak:  Iruñetik sarbide zuzena Ekialdeko Ingurabidean barrena.Aranguren Ibarreko herrien arteko loturak toki-errepideen bitartez egiten dira “Arangurengo Itzuli”  delakoan barna. Bide hori zirkulazio handikoa da eta Iruñea-Ardanatz toki-errepidearen parte da.
  • Geografia: Honako udalerri eta ibar hauek dira Aranguren Ibarreko mugakideak, mendebaldetik ekialdera, iparraldetik hasita: Egues, Lizoain, Izagaondoa, Untziti, Elortz, Galar, eta Iruñea.

Foto aérea de Aranguren