Zolina herria bera da Aranguren Ibarreko klima. Klima mistoa da, eragin azpiatlantikoaren eta azpimediterranearren arteko igarotzea, alegia; baina lehenbizikoak garrantzi handiagoa du.

Urteko batez besteko tenperatura 12°C da, oro har; hala ere,Taxoare mendilerroan, 10°C-tik beheiti egoten da. Neguan, 1°C-en inguruan ibiltzen da batez besteko tenperatura minimoa, eta maiz hormatzen du. Udan, berriz, 25°C izaten da batez besteko tenperatura maximoa, baina, zenbait egunetan, 40°C-ra ere ailegatzen da.

Zolina herria elurtutaUrteko batezbesteko euri kantitatea 750-950mm izaten da, eta 120 -140 egunetan izaten da euria. Kantitaterik handienak udaberrian jasotzen dira, eta, gero, ekainean eta irailean.

Ebapotranspirazio potentziala 650-700 mm-en inguruan dabil, eta ur-soberakina 150 mm-tik gorakoa izaten da.

Kontinental bihurtutako  klima duten eremuetan, itxuraz, agorragoa izaten da paisaia, eta inguru idorragoetara egokitzen den landaredia izaten da; izan ere, klima horretako hezetasun erlatibo txikiak modu negatiboan eragiten du landareen ur-ekonomian.