Aranguren Ibarra Nafarroako erdialdean dagoIruñeko arroa kokatua, Iruñerriko Hego-ekialdean.

Honako herri hauek osatzen dute Ibarra: Aranguren, Gongora, Ilundain, Labiano, Lakidain, Mutiloa, Taxoare eta Zolina. 40,54 Km²-ko eremua hartzen du eta, bi Mutiloak izan ezik, beste herri guztiek zirkuluerdi bat  osatzen dute Taxoare mendilerroaren ekialdeko mazelaren inguruan.

Sadar erreka da ibarraren ardatza. Aranguren mendilerroaren mendebaldeko isurialdean du iturburua, eta, 15 kilometroz, 50 Km²-ko eremua drainatzen du.

Mutiloa da Ibarreko hiriburua, eta han dago Ibarreko Udaletxea. Ibar honen kasua berezia da,  hiri-dinamismo eta funtzionaltasun handiko eremua baita; izan ere, industria nahiz bizileku asko ezarri dira inguru honetan.

Iruñetik oso hurbil dagoenez, Ibarrerako sarbideak onak dira; gainera, eskualdeko garraio publikoa erabiltzeko aukera dago, Mutiloa ailegatzeko.

Aipatzekoa da, garrantzi handikoak baitira, Aezkoatik Milagroraino doan errege-abelbideak (CRMA) nahiz GR-220 Ibilbide Handiak (Iruñerri osoan barna ingurubira bat egiten duenak) udalerri hau zeharkatzen dutela.