BELTRAN GONGORA

Gongoran jaio eta Ameriketako Fede Santuaren Entzutegiko epailea izan zen 1594ez geroztik. Pedro Ursuaren alde egin zuen muzoen kontrako kanpainan, eta, hartan, Tutera sortu zuen (1551); halaber, El Doradorako espedizioaren prestatze-lanetan aritu zen; baina, gero, enperadorek jakinarazi zien mota horretako espedizioak galarazten zituela.

1553an, Juan Montaño epaileak atxilotu egin zuen, Zoritari aurre egiteagatik, eta Espainiara igorri zuten; bidaia hartan, itsasontzia hondoratu zen eta, nonbait, han hil zen.

Dirutza handia egin zuen, batez ere Ameriketako meategiak eta lurrak modu bidegabean ustiatuz. 1551 inguruan, bazituen, bere menpe, indio talde bat eta, gutxienez, 14 esklabo beltz.