Nabigazioa saltatu

Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2012ko otsailaren 7a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ARANGURENgo
Udala

KOKALEKUA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Aranguren Ibarra Nafarroako erdialdean dagoIruñeko arroa kokatua, Iruñerriko Hego-ekialdean.

Honako herri hauek osatzen dute Ibarra: Aranguren, Gongora, Ilundain, Labiano, Lakidain, Mutiloagoiti, Mutiloabeiti, Taxoare eta Zolina. 40,54 Km²-ko eremua hartzen du eta, bi Mutiloak izan ezik, beste herri guztiek zirkuluerdi bat  osatzen dute Taxoare mendilerroaren ekialdeko mazelaren inguruan. 

Sadar erreka da ibarraren ardatza. Aranguren mendilerroaren mendebaldeko isurialdean du iturburua, eta, 15 kilometroz, 50 Km²-ko eremua drainatzen du.

Mutiloabeiti da Ibarreko hiriburua, eta han dago Ibarreko Udaletxea. Ibar honen kasua berezia da,  hiri-dinamismo eta funtzionaltasun handiko eremua baita; izan ere, industria nahiz bizileku asko ezarri dira inguru honetan.

Iruñetik oso hurbil dagoenez, Ibarrerako sarbideak onak dira; gainera, eskualdeko garraio publikoa erabiltzeko aukera dago, Mutiloagoitira zein Mutiloabeitira ailegatzeko.

Aipatzekoa da, garrantzi handikoak baitira, Aezkoatik Milagroraino doan errege-abelbideak (CRMA) nahiz GR-220 Ibilbide Handiak (Iruñerri osoan barna ingurubira bat egiten duenak) udalerri hau zeharkatzen dutela.

Mutiloa Plaza 4, 1. B p.k.31192 Mutiloa (NAFARROA)
Tel.948 24 49 46 Fax.948 24 34 91 aranguren@aranguren.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du