Jarduera eta programa hauen zein euskararen harremana duten beste informazio batzuen zabalpenerako, Euskara Zerbitzuak ondorengo komunikabideak erabiltzen ditu:

1. Euskara Zerbitzuaren Informazio Buletina. Hurrengo hilabeteetan euskaraz edo euskarari buruz aurreikusiak dauden jarduera guztien berri ematen duen buletin elebiduna.

Euskara Zerbitzuko buletina 30. zk (Tamaina 2,24 Mb)

2. Ze berri? aldizkaria. Aldizkari honen helburua euskalduna ez den biztanleei euskararekin harremana duten gaiei buruzko informazioa helaraztea da.

Ze Berri? 133 zk. (Tamaina 2,16 Mb)

3. Euskaldunen Fitxategia. Fitxategi honen helburuak bi dira:

3.1. Ibarreko informazio soziolinguistikoa bildu eta gaurkotua mantendu; hau da, Ibarreko euskaldunen gutxi-gora-beherako kopurua, ehunekoa eta perfila ezagutu.

3.2. Ibarrean euskararen sustapenerako egiten diren jarduerak hizkuntza perfilaren arabera ezagutarazi eta garatu.

Aranguren Ibarrean erroldaturik dagoenak, euskararen ezagutzaren bat duenak eta bere datuak Udaleko Euskaldunen Fitxategian egotea nahi duenak, ondorengo galdetegia bete eta udaletxean eman dezake:

Euskaldunon Fitxategia_helduak (Tamaina 4,5 Kb)

Euskaldunon Fitxategia_14 urtetik beherakoak (Tamaina 41,3 Kb)