Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

MOREA

Gainerako hirigintza-proiektuak: Abian diren promozioak

Arangurenek eta Galarrek Egitasmo Bateratua gauzatzea da helburua. Eraikitzeko lurzoruaren sektore bakarra izanen da, sektorekakoa eta antolatua: Morea sektorea. Planoan ikus daiteke egitasmoaren kokalekua (67.1 L.F. 35/02 artikuluan ebatzitakoaren araberakoa).

Morea sektoreari emanen zaizkion erabilerak

Zerbitzuetarako aurreikusten da batik bat (industria-berrikuntza, dendak, aisia, bulegoak, ostatu-ostalaritza, biltegiak eta banaketa-lanak, eta abar).

Antolaketa eta eremua zonatan banatzea (hirugarren eremua, industria-dendak, zerbitzuak eta aisia)

Errepide nahitaezkoek edo berdegune publikoek mugatutako eremu zabalek irabazi handiko lur-sail pribatuak eratzen dituzte. 323.274 -ko azalera du guztira. Guztira, 228.848 UASri aterako zaie etekina. Erabilera nagusiak: hirugarren eremu gisa, industria-dendak, zerbitzuak eta aisia. Sotoetan, biltegiak eta garajeak izanen dira. Bestelako erabilerak ere onartuko dira, baldin eta beheko solairuan egitekoak badira.

Hasierako data: 2005/03/14

bukaerako data: 2005/03/14

Dokumentua jeitsi