NATURGUNEA

Igurumena

Naturgunea Aranguren Ibarreko udalaren ingurumen zerbitzua eta agenda 21 izena da. 2005ean martxan jarri zen, gaur egungo ingurumen arazoei konponbidea bilatu eta etorkizuneko ezbeharrak aurreikusteko beharraren ondorioz sortu zen. Naturgunetik urteko planak garatzen ditugu, gaien inguruko lanketa eginez aktibitate ezberdinekin, hala nola, kurtsoak, tailerrak, kanpainak, hitzaldiak, argitalpenak, festa eta ekitaldi jasangarriak, zabaltzeak, dirurik gabeko merkatua, bisita gidatuak… jarduteko beharraz informatzeko, kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko.

Agenda 21

CUESTIONARIO AGENDA LOCAL 21 DEL AYUNTAMIENTO DE ARANGURENIndicadores_definición y datos navarraCálculo de indicadores Aranguren

CUESTIONARIO AGENDA LOCAL 21 DEL AYUNTAMIENTO DE ARANGUREN

Animalien ongizatea
Animalien ongizaterako arloa sortu da, Ingurumen Zinegotzigoaren mende.
Arlo horren bidez, gai hauekin lotutako alderdiak landuko dira: etxeko animaliak gaizki tratatu eta abandonatzeari aurrea hartzea, txakurrak libre ibiltzeko guneak eta erabilera partekatuko guneak, udalerrian galdu edo abandonatu diren etxeko animaliak…

Mugikortasun jasangarria
Naturgunetik bizilagun eta udaleko langileak mugitzeko laguntzaile izan nahi dugu, modurik jasangarrienean, energia eta erregai fosilak modu arrazionalean ibiltzeko, aire garbiagoa lortzeko, kotxe gutxiago dituen ingurua izateko eta ohitura osasungarriagoak sustatzeko.
Bidegorria
Ibarreko mugikortasun jasangarriaren eguna
Udaleko langileentzako bizikletak
Eskolara bizikletaz joatera animatzeko ekintza zehatzak

Hondakin sorkuntzarako prebentzioa
Hondakinen produkzioa mende honetako ingurumen arazo handienetako bat da, ingurumenean eragiten dituen inpaktuak direla eta (airearen kutsadura, lurra eta akuiferoak). Hondakin gutxiago sortu, berrerabili eta birziklatzea funtsezko zereginak dira, etorkizuneko kalte handiagoak ekidin ahal izateko.
Konpost indibiduala eta komunitarioa. Konposta eskolan
Dirurik gabeko merkatua: Zacatín
Europako hondakin prebentzioaren astea
Hondakinen balorizazioa: Erabilitako sukalde-olioaren bilketa, plastikozko tapoien bilketa
Inaustearen hondarrerako makina birrintzailearen mailegu zerbitzua

Inguruaren kontserbazio eta ezagutza
40km2 baino gutxi gehiagotan, Arangurengo Ibarrak biodibertsitate handia biltzen du. Klima mediterranear eta atlantikoaren bat-egitea, orografia, erreka eta baltsaren presentziak, bide ematen dio landare-espezie eta animaliak hain ugariak izateri Arangurengo Ibarrean. Beraien kontserbazioa gure lanaren menpe dago.
Ibarreko eguneko tximeleten jarraipen programa
Actias isabelae eta beste gau tximeleta batzuen jarraipen programa
Graellsia Mikroerreserbaren eratzea
Ibarreko fauna eta flora ikusteko irteerak
Aterpeak proiektua

Kontsumo jasangarria
Informazioa funtsezkoa da biztanleriak kontsumo-ohiturak geroz eta jasangarriagoak izatea lortzeko, ingurumenari ahalik eta inpaktu gutxien egin ahal izateko: gutxiago eta hobeki kontsumitu, kritikoak izan kontsumitzen dugunarekin, eta solidarioak, posiblea da.
Elikagai ekologikoa, bertakoa eta sasoikoaren kontsumoa, bizitza osasasuntsuagoa eta ingurumena kontserbatzeko eta baserri-guneari on egiteko gakoak dira. Nekazaritza naturarekiko harmonian, lurra eta ekosistemen zaintza, posiblea da, eta sortutako elikagaiak osasuntsuagoak izango dira.
Elikagai ekologikoen kontsumoa eta produkzioaren promozioa
Bertako eta sasoiko elikagaien kontsumoaren promozioa
Elikagai ekologikoen kontsumo taldea
Nekazaritza ekologikoaren tailer eta ikastaroak
Eskola-baratze ekologikoak Ibarreko Eskola Publikoetan
Jangela osasuntsuak Ibarreko Eskola Publikoetan

Buletinak:
Informazio guztiaren jakinaren gainean egoteko. Biak udaleko web orrialdean deskargatu daitezke.
Naturguneko Ingurune informazioren Buletina
Ekobuletina

ARANGUREN IBARREKO EGUNEKO TXIMELETEN JARRAIPEN PROGRAMA

Tximeletak ingurumenaren egoera zein den jakiteko adierazle bikainak dira. Horregatik, jarraipen azterketek ingurumenaren eta espezien epe luze zein motzera duten egoeraren datu orokor askoren bilketa egitea ahalbidetzen digute. Bolondresekin jarraipen programa bat martxan jarri dugu. Gaur egun, 15 egunero 15 bolondresek transektoak egin eta behatzen dituzten espezien datuak biltzen dituzte. Honek 10 transekto monitorizatuta izatea ahalbidetzen gaitu.
Bolondres modura aritzeko interesatuak daudenak Natugurnearekin kontaktuan jarri behar dira, email edo telefono bidez.

ATERPEAK PROIEKTUA

Udala eta Ilundain fundazioak proiektu hau martxan jartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, honen helburu nagusia mehatxatuta dauden hegazti eta saguzarren habitat naturala hobetzea da, kutxa-habiak jarriz. Horrela, gizartearen ingurumen-sentsibilizazioa bultzatuz eta espezie hauen habitata hobekuntzari lagunduz eta hauek izurrien aurrean duten kontrol naturala suspertuz.
Hurrengo ekintzak burutuko dira: hitzaldi informatiboak, kutxa-habien eraikuntza eta jartzearen tailerrak, anillamientoak, kutxa-habien jarraipena egiteko bolondres taldearen eratzea…
Informazio gehiago hurrengo estekan aurki dezakezu:

MONOGRAFIAK SALGAI

“Aranguren Ibarreko mendi ibilbideak”, berrargitalpena gazteleraz.

“Xerojardineria gida”

“Irulegiko gaztelua”

“Omenaldia Piriniotako itsasoari Ezkoritzeko baltsan”

Ohiko lekuetan lortu ahalko dira: Naturgunea, Kultur Etxea eta Udaleko bulegoak, 3 euroko prezioan bakoitza.

 

Plaza Mutiloa s/nº, primer piso c.p. 31192 Mutilva (NAVARRA)
948 15 13 82
Fax: 948 24 34 91

medioambiente@aranguren.es

Web orria: https://www.aranguren.es

Volver arriba