Actualidad



Aranetxea Iraila -Abendua 2019 (Tamaina 936 Kb)

OHARRAK

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 21:30era.

Larunbatak, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era.

Igandeak, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era.

Ikastaroetako plazak mugatuak dira eta zozketaz esleituko dira izena eman duten pertsonen artean.

Esleipenaren aurretik izena eman duten guztiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko da.

Lehentasuna izango dute Ibarrean erroldatutako gazteek, 2007 eta 1990 urte bitartean jaioek.

ORDAINKETAK: Kontu korronte zenbakia: ES2330080208001464731825. Kontzeptuan jarri izena eta jarduera. Behin ordainketa eginda, plaza ziurtatzeko beharrezkoa izango da ordainagiria Aranetxeara ekarri edo bidaltzea.

Behin jarduera hasita ez da ikastaro edo jardueraren dirua itzuliko.

PROGRAMAK

ESKOLAKO LAGUNTZA PROGRAMA: GAZTELANIA ETA EUSKARA

ASTELEHEN, ASTEARTE ETA OSTEGUNA

Etxeko lanak egiteko errefortzu programa bat da, baina jarduera ludikoak ere egiten dira: jolasak edo tailerrak.

Mailak: Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailak, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
Iraupena: 2019 Urria –2020 Maiatza.
Plazak: Mugatuak, erroldaturik daudenentzako edo San Pedro Ikastetxeko ikasleentzako.
Lekua: Aranetxea.
Hasiera: Urriak 1.
Doako jarduera, Gizarte Zerbitzuekin eta San Pedro ikastetxearekin elkarlanean.

Izen emateak: irailak 23ra arte

IKASTEKO TEKNIKAK

Ikastaro hauekin parte hartzaileen ikasteko gaitasunak hobetu nahi dira, laburpenak egiteko, eskemak egiteko, azpimarratzeko… jarraibideak emanez.

Ikastaroak Aranguren Ibarrean erroldaturik daudenentzako dira.

Kuota:            Doakoa
Plazak:           Gutxienez 6, gehienez 10.
DBH 1 eta DBH 2
Ordutegia:     astelehen eta asteazkena, 18:30etik 20:30era.
Datak:            Urriak 7 eta 9.
DBH 3, 4 eta Batxilergoa
Ordutegia:     astelehen eta asteazkenak 18:30etik 20:30era
Datak:            urriak 14 eta 16
Izen emateak: irailak 23ra arte

AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Aranetxeak, Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, Ibarrean erroldatuta dauden 14 eta 35 urte bitarteko gazteentzako doako zerbitzua eskaintzen du.

Auzi psikologikoekin harremana duten gaiei buruzko aholkularitza zerbitzua da, norbanakoentzako arreta zuzena eskainiko duena. Norberaren psikologiarekin zerikusia duten galdera, zalantza edo arazoei erantzungo diegu.

Zure familiako harremanak eta harreman sozialak hobeki kudeatzen lagundu nahi dizugu eta gai ezberdinei buruzko aholkularitza eskaini: autoestima, harremanetarako gaitasunak, estresa eta antsietatea, beldurrak, depresio egoerak, aldaketetara egokitzea, elikadurarekin zerikusia duten nahasteak, menpekotasunak…

Aholkularitza honetan, gaia dena delakoa izanda ere, psikologian lizentziatutako profesional baten laguntza izango duzu.

Hurbildu Aranetxeara ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.

Psikologoarekin biltzeko aldez aurretik hitz ordua eskatzea beharrezkoa izango da.

Datak: Iraila (20, 27) Urria (4, 11, 18, 25), Azaroa ( 8, 15, 22, 29) eta Abendua (13, 20).

Ordutegia: Ostirala 17:00etatik 19:00etara

Lekua: Aranetxea.

Hitz ordua edo informazio +  eskatu nahi bauduzu:

IKASTAROAK

Ikastaroen hasiera:

  • Irailaren 24tik 30era bitarteko astea

Ikastaroen bukaera:

  • Abenduaren 16tik 21era bitarteko astea

Ez da ikastarorik egongo:

  • Urriak 12, urriak 31, azaroak 1 eta abenduak 2tik 8ra (biak barne).

IKASTAROETAN IZENA EMATEA

IRAILAREN 15ERA ARTE

ANIMARANETXEA

Gazte Lekuko aisialdi hezitzaileko taldea. Urtean zehar ongi pasatzeko eta Ibarreko bizitzan parte hartzeko jarduerak egingo ditugu. Tailerrak, txangoak, ikastaroak eta jarduerak. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak
Ordutegia: larunbatetan, 11:30etik 13:30era.

Datak: Iraila (28), Urria (5, 19, 26), Azaroa (2, 9, 16, 23, 30) Abendua (14, 21, 28).

Orduak osotara: 24 ordu.

Kuota: 30€ erroldatuek, 50 € erroldatu gabeek.

Plazak: Gehienez 15.

Lekua: Aranetxea.

2003 eta 2004 urteetan jaioak
Ordutegia: Ostiralak 17:30etik 19:30era

Datak: Iraila (27), Urria (4, 11, 18 eta 25), Azaroa (8, 15, 22, 29) Abendua (13, 20, 27).

Orduak osotara: 24 ordu

Kuota: 30€ erroldatuek, 50 € erroldatu gabeek

Plazak: Gehienez 15

Adinak:

Lekua: Aranetxea.

GAZTEEN ANTZERKIA

Ordutegia: asteazkenak, 17:00hetatik 19:00etara.

Datak: Iraila (25), Urria (2, 9, 16, 23, 30), Azaroa (6,13, 20, 27), Abendua (11, 18).

Orduak osotara: 22 ordu

Kuota: 50 € erroldatuek, 75 € erroldatu gabeek

Plazak: Gehienez16.

Adinak: 2007tik 2003ra bitartean jaiotako gazteak (biak barne).

Lekua: Aranetxea.

ZUMBA

Ordutegia: asteartea 20:00etatik 21:00etara.

Datak: Iraila (24), Urria (1, 8, 15, 22, 29), Azaroa (5, 12, 19, 26), Abendua (10, 17).

Orduak osotara: 12 ordu.

Kuota:  25 € erroldatuek,  50 € erroldatu gabeek.

Plazak: Gehienez 15.

Adinak: 1989 eta 2003 bitartean jaioak (biak barne).

Lekua: Aranetxea.

KANGOO POWER

Ordutegia: ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara.

Datak: Iraila (26), Urria (3, 10, 17, 24), Azaroa (7, 14, 21, 28), Abendua (12, 19).

Orduak osotara: 11 ordu.

Kuota: 50 € erroldatuek, 75 € erroldatu gabeek.

Plazak: Gehienez 16.

Adinak: 1989 eta 2003 bitartean jaioak (biak barne).

Lekua: Aranetxea.

TXANGOAK

NAFARROA OINEZ

Lekua: Tutera

Eguna: Igandea, urriak 20

Busaren ordutegia:    Irteera             09:00

Itzulera           19:00

Prezioa: 5 € erroldatuek, 10 € erroldatu gabeek

Izen emateak:

14 urtetik gorakoentzako jarduera, edo txikiagoak helduren batek lagunduta.

Adin txikikoek baimena ekarri beharko dute.

Izena emateko epea:

  • Urriak 7tik 14ra, erroldatuak
  • Urriak 14tik 17ra, erroldatu gabeak

Plazak izen emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Mugatutako plazak

JARDUERAK

ATE IREKIEN EGUNA

Zer da?
Aranguren Ibarreko Gazte Lekuan Ibarreko gazteei eskainten ditugun zerbitzuen berri eman nahi diegu.

Horretarako ate irekien egun bat antolatu dugu, eta Gazte Lekuan garatzen diren jarduerak ikusteko aukera emango dugu.

Adinak: 12 eta 30 urte bitartean
Data: ostirala, urriak 18
Ordutegia: 18:00 – 21:00
Jarduerak: Graffiti, Lehiaketak, Tailerrak, dantzak, robotika, musika eta askoz ere gehiago.

ARANETXEAKO KUADRILARTEKO X. LEHIAKETA

Zer da?

Azaroko ostiraletako (9, 16, 23, 30) 4 gauetan zehar, Aranguren Ibarreko koadrilen arteko lehiaketa ezberdinak egingo dira. Ekipo guztiek – gehienez 10 – lehiaketa guztietan parte hartuko dute eta osotara puntu gehien lortzen duten bi taldeek, sari itzela irabaziko dute.

Parte hartzen duten taldeak mutilenak, neskenak edo mistoak izan daitezke.

Parte hartzaile bakoitzak, egun bakoitzean jolas bakarra egin ahalko du.

Zeinek parte hartuko du?

Talde bakoitzak gutxienez 6 kide eta gehienez 12 izango ditu, haien artean erabakiko dute jolas eta egun bakoitzean nork lehiatzen duen.

Aurretik izena eman dutenen zerrendan ez dagoen inork ezingo du parte hartu.

Adinak

Taldeak erroldatuta dauden pertsonez osatuta egon beharko dute, 1989 eta 2003 urteen artean jaiotako pertsonez.

Izen emateak:
Izen emate orri bat bete eta Aranetxera eraman beharko da taldeko 12 €-rekin batera.

Izen emateko azken eguna: urriak 20

ARTISTEN BASEA

Udalerriko sare kultural eta artistikoa ezagutzeko eta etorkizunean gazteen artea garatzeko ekintzak garatzeko helburuarekin, Aranguren Ibarreko Udaleko Gazte Arloak udalerriko artisten datu base bat osatuko du.

Norentzat:

  • Aranguren Ibarrean erroldatutako 12 eta 30 urte bitarteko gazteak.
  • Gazte Taldeak (kideen artean erdia Aranguren Ibarreko gazteak direnean)

Datu basean izena emateko, pasa zaitez Aranetxeatik eta bete eskaera bat.

BELDURRAREN ETXEA

Aranetxeako Beldurraren Etxea posible izan dadin lagundu nahi baduzu, pasa zaitez Aranetxeatik eta esango dizugu nola parte hartu.

ROBOTIKAKO GUNE BERRIA

Aranguren Ibarreko Gazte Arlotik eta bertako gazteekin elkarlanean, robotikarekin esperimentatzeko gune berri bat abiatuko dugu.

Gunean ordenagailuak, robotikako kitak, 3Dko inprimagailuak eta aholkularitza egongo dira.

Datak: Ostiralero, 17:30etik 20:00etara.

Hasiera: ostirala, irailak 27

Informazio gehiago: Aranetxea