GIZARTE ZERBITZUAREN JARDUERAJ (LANAURREKO TAILERRAK, ZAHARBERRITZEA ETA PINTURA, JUBILOTEKA, LUDOTEKA…)
ENPLEGU PLANEKO LAN-AURREKO TAILERRAK:
IZEN EMATEAK: IRAILAK 21 ETA 22
NOLA? 012ra deituz, 8:00etatik 19:00etara
OHARRA: Diruz lagundutako ikastaro hauek (6 €/orduko) Aranguren Ibarrean erroldatutako pertsona langabetuentzat dira, beti ere Aranguren Ibarreko lan poltsan izena emana eta eguneratua baldin badute.
Lehentasuna izango dute aurreko baldintzak bete eta Enplegu planetik antolaturiko lan aurreko tailerrik egin ez dutenek.
SASI-GARBITZEKO MAKINA. OINARRIZKO IKASTAROA:
60 ordu teoriko praktiko
Datak: urriaren 1etik 15era.
Teoria: urriaren 1 eta 2.
Praktika: urriaren 5etik 15era.
Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara.
Lekua:
Teoria: Ibaialdeko lokalak. Ibaialde pasealekua z/g. Mutiloa.
Praktikak: Aranguren Ibarreko eremu ezberdinak. Joan-etorriak beharko dira.
Emalea: FORESNA (Nafarroako Baso Elkartea).
Plazak: gehienez 15 pertsona.
ESKOLA JANTOKIKO BEGIRALE IKASTAROA:
24 ordu
Datak: urriaren 6tik 16ra (asteartetik ostiralera)
Ordutegia: 9:30etik 12:30era.
Lekua: Ibaialdeko lokalak. Ibaialde pasealekua z/g. Mutiloa.
Emalea: GAZTELAN FUNDAZIOA.
Plazak: gehienez 15 pertsona.
BEZEROEN ARRETA KOMERTZIOAN:
80 ordu: 50 teoriko eta 30 praktiko
Datak: azaroaren 3tik abenduaren 12ra, biak barne (praktikak egiten diren lekuaren arabera, egun batzuk lehenago bukatu ahalko da).
Ordutegia:
Teoria: 9:30etik 14:30era (astelehenetik ostiralera).
Praktika: ordutegi librea izatea eskatzen da (astelehenetik larunbatera).
Lekua:
Teoria: Eulen Taldearen instalazioak (Mutiloako industrialdea I k/ 5 nabea).
Praktikak: Nafarroako enpresetan. Joan-etorriak egiteko aukera eskatzen da.
Emalea: EULEN TALDEA.
Plazak: gehienez 15 pertsona.
ESKORGA ATZERAGARRIA ETA ZUBI GARABIA:
45 ordu teoriko-praktiko
Datak:
Teoria: azaroaren 16tik 19ra.
Praktikak: azaroaren 23tik 27ra.
Ordutegia: 9:30etik 14:30era.
Lekua:
Teoria: Mutiloako Kultur Etxea (Eguzki plaza)
Praktikak: Mutiloako industrialdea G k/ 7 nabea).
Emalea: AGEFOR.
Plazak: gehienez 15 pertsona.
AUTO-ENPLEGUAREN SUSTAPENA
EKINTZAILEENTZAKO PLANA:
“SORTU ZURE WEB/BLOGA WORDPRESS-ekin”
30 ordu
WordPress erabiliz, gaur egun erabilienetarikoa den plataforma, web-orri edo blog bat sortu eta mantendu nahi duten pertsona guztientzat.
Datak: urriaren 21etik azaroaren 11ra (astelehenetik ostegunera).
Ordutegia: 19:30etik 22:00etara.
Lekua: Ibaialdeko lokalak. Ibaialde pasealekua z/g. Mutiloa.
Emalea: Rubén Lara Alzórriz.
Plazak: gehienez 12 pertsona.
OHARRA:
Ikastaro hau EZ DA DIRUZ LAGUNDUA, baina bai DOAKOA izena ematen duten pertsonentzako.
Ordenagailu eramangarria edukitzea aholkatzen da.
BIZTANLE GUZTIENTZAKO FORMAKUNTZA:
LEHEN SOROSPENAK:
20 ordu teoriko-praktiko
(18 urtetik gorako Aranguren Ibarreko auzokideentzat)
Lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: kardio-biriketako suspertzerako teknikak aplikatzea (RCP) edo pertsona gaixoak edo istripua izan dutenak artatzeko ideietara hurbiltzea.
Datak: urriak 13, 15, 20, 22 eta 27.
Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara.
Lekua: Mutiloako Kultur Etxea (Eguzki plaza).
Emalea: Gurutze Gorria.
Plazak: gehienez 15 pertsona.
OHARRA:
Ikastaro hau EZ DAGO DIRUZ-LAGUNDUA, baina DOAKOA da izena ematen duten pertsonentzat.
PINTURA ETA ZAHARBERRITZE IKASTAROAK:
AZKEN PLAZAK!
PINTURA IKASTAROA HELDUENTZAT
1 Taldea: astearte eta ostegunak 10:00 – 12:00
2 Taldea: astearte eta ostegunak 16:00 – 18:00
3 Taldea: astearte eta ostegunak 18:00 – 20:00
Datak: hasiera, urriak 6an.
ZAHARBERRITZE IKASTAROA
1. Taldea: asteazkena 09:30- 13.00
2. Taldea: asteazkena 16:30 – 20:00
4. Taldea: ostirala 16:30 – 20:00
Datak:
1 eta 2 Taldeak: hasiera, urriak 7an. comienzo el 7 de Octubre.
4 Taldea: hasiera, urriak 2an.
IZEN-EMATEAK 012AREN BIDEZ EGINGO DIRA, 8:00etatik 19:00etara, IRAILAREN 21 ETA 22AN.
Plazak mugatuak izango dira eta izen emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Behin plaza 012aren bidez konfirmatuta, ikastaroaren ordainketa Visarekin 012an edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskuragarri dagoen ordainketa-gutunaren bidez egin beharko da.
Ordainketa epe batean edo bitan egin ahalko da. Bigarren kasuan, kontu korrontea 012an eman beharko da.
TXALOPOTE LUDOTEKA (URRIA – EKAINA)
Ikasturtearen hasierarekin batera “Txalopote Ludoteka”-k, berriz ere, beren aisialdia jolas eta jardueren bidez alaitu nahi duten 4 eta 12 urte bitarteko Aranguren Ibarreko haur guztiei bere ateak ireki dizkie.
Jarduerak adin taldeak kontuan hartuz bereiziko dira:
• 4 eta 7 urte bitarteko taldea: Esploratzaile txikiak.
• 8 eta 12 urte bitarteko taldea: Aisialdi Kluba.
LUDOTEKA EGONKORRA (Idoi plazazo lokalak)
ORDUTEGIA:
ASTELEHENA: 17:00 – 19:00. INGLESA
ASTEARTEA: 17:00 – 19:00. GAZTELANIA
ASTEAZKENA: 17:00 – 19:00. INGLESA
OSTEGUNA: 17:00 – 19:00. EUSKARA
OSTIRALA: 17:00 – 19:00. GAZTELANIA-EUSKARA
HASIERA: URRIAK 2 (IREKIERA FESTA merendola, jolasak eta animazioa)
KUOTAK:
25 € URTEKOA
7 € HILEKOA, plazak gelditzen baldin badira.
1 € EGUN SOLTEAK, plazak gelditzen baldin badira.
LUDOTEKA LARUNBATAK (Kultur Etxea, Eguzki plaza)
ORDUTEGIA:
LARUNBATA: 17:00 – 19:00
HASIERA: URRIAK 10
KUOTA: 9 € URTEKO
OHARRA: Zerbitzua aurrera eramateko gutxienez 10 haurrek egon beharko dute eta gehienez, 20 haur izango dira Ludotekako.
Kuota haurra bertaratzen den lehenengo egunean kobratuko da.
LUDOTXIKI (AZAROA – MARTXOA)
Ludotxikia Aranguren Ibarrean erroldatutako 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako jolasteko leku bat da, bertara beti txikiaren erantzukizuna izango duen heldu batez lagundurik joan behar dutelarik.
Zein da funtzionamendua?
Ludotxikia Txalopote ludotekaren lokalean dago (Mutiloako Idoi plazan). Dagoen lekuan egonik, plazak mugatuak dira.
HASIERA: AZAROAK 3
BUKAERA: MARTXOAK 22
EGUNAK: astearte eta ostegunak
ORDUTEGIA: 17:00 – 19:00
KUOTA: 10 €. Kuota lehenengo egunean kobratuko da.
OHARRA: Zerbitzua eskaintzeko gutxienez 5 familiek eman beharko dute izena eta gehienez 10 familia izango dira.
TXALOPOTE LUDOTEKAKO ETA LUDOTXIKIKO IZEN-EMATEAK
Irailak 21 eta 22. 012ra deituz 8:00etatik 19:00etara. Plaza libreak baldin badaude, jardueraren lehen egunean ere izena eman ahalko da.
Plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira.
FAMILIEN IKASKUNTZARAKO TAILERRAK
“NOLA LANDU GURE HAURREKIN BEREN EMOZIOAK HAURRENTZAKO IPUINEN BIDEZ”.
(2 eta 7 urte bitarteko haurren gurasoek izango dute lehentasuna)
Tailer honen bidez gurasoei ipuinen bidez beren seme-alaben hazkuntza emozionalean lagundu eta gatazkak (beldurra, jelosia, inbidia, haserrea, amorrua…) konpontzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie.
Datak: urriak 19 eta 26 eta azaroak 9.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoa.
Emalea: Arantza Gómez (Ilundain Fundazioko Pedagoga terapeutikoa).
Plazak: gehienez 15 pertsona.
Tailerraren gehieneko prezioa: 5 €/ erroldatutako pertsonek
IZEN-EMATEAK:
012aren bidez irailaren 21 eta 22an 8:00etatik 19:00etara.
Plazak mugatuak izango dira eta izen-emateko hurrenkeraren araberakoak.
DOAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA, AURRETIK IZENA EMANDA.
IKASLEENTZAKO LAGUNTZA DEIALDIAK:
HAPPY SCHOOL PROGRAMAKO 2015-16 IKASTURTEKO PARTE HARTZAILEAK.
2015-16 IKASTURTEAN ZEHAR HAPPY SCHOOL PROGRAMAN PARTE HARTZEN ARI DIREN IKASLE GUZTIEK DIRU-LAGUNTZA ESKAERA AURKEZTUA AHAKO DUTE ARANGUREN IBARREKO UDALEKO ERREGISTRO OROKORREAN (Deialdiaren oinarriak Udaleko web gunetik jaitsi ahalko dira edo Udaletxean jaso).
LAGUNTZA HAU ESKATZEN DUTEN IKASLEEK, ARANGUREN IBARREAN ERROLDATURIK EGON BEHARKO DUTE.
HIZKUNTZEKIN LOTURA DUTEN 2015-16 IKASTURTEKO ELKARTRUKE ETA ESKOLA ESPERIENTZIAK.
DBHKO 1. ETA 4. MAILA BITARTEKO NAFARROAKO IKASTETXEETAKO IKASLEENTZAKO.
DEIALDI HONEN HELBURUA DBHKO IKASLEEI 2015-16 IKASTURTEAN ZEHAR ELKARTRUKEAK EGIN DITZATEN GARRAIORAKO ETA JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEA DA.
DEIALDIAREN OINARRIAK UDALEKO WEB ORRITIK JAITSI EDO UDALETXEAN BERTAN JASO DAITEZKE.
LAGUNTZA JURIDIKORAKO DOAKO ZERBITZUA:
Urrian aurreko hilabeteetan eskainitako Laguntza Juridikorako doako Zerbitzua berrabiaraziko dugu.
Zerbitzu hau Aranguren Ibarreko auzokideentzako da, hain zuzen ere ondorengo arloetan laguntza eta aholkularitza behar dutenentzat: kontsumoa, telekomunikazioak, horniketak, erosketa bermeak, ibilgailuen konponketa, ondasun eta zerbitzuen salerosketa, turismoa, alokairuak…
INFORMAZIO GEHIAGORAKO EDO HITZ ORDUA HARTZEKO, OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA: 948 15 13 82 TELEFONOAN.
AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA:
Urrian Aranguren Ibarrean erroldaturik dauden 14 eta 35 urte bitarteko gazteentzako Aholkularitza Psikologikorako Zerbitzua berrabiaraziko dugu.
Zerbitzu honek familiako harremanak zein harreman sozialak hobetzen laguntzen du ondorengo gaiei buruzko aholkularitza emanaz: auto-estima, gaitasun sozialak, estresa eta antsietatea, beldurrak, depresio egoerak, aldaketetara egokitzea, alimentazio nahasteak, menpekotasunak…
Zerbitzua jasotzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Aranetxean hitz ordua eskatzea (Aranguren Ibarreko Gazte Lekua), K/ Nagusia 2 Bis, telefonoa: 948 237558.
Zerbitzua ostiraletan eskaintzen da, 17:30etik 19:30era.