OHARRA:

Aurten, COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, Hiri Kanpaldietan Osasun Publikoaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuak adierazten dituzten osasun neurri bereziei jarraituko zaie. Neurri horiek parte hartzen duten familiei emanen zaizkie.

 


24/25 erroldatuak 26 erroldatu gabeakIZEN EMATEAK:

012ra deituaz 8etatik 19etara

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

948 15 13 82 / rgarralda@aranguren.es


 

ZER DA?

  • Haurrentzako zerbitzua da, aisialdiko baliabide batean parte hartzeko aukera ematen baitie.
  • Familientzako zerbitzua da, uda sasoiko denbora tarte batez euren familiako bizia eta lana bateratzeko aukera ematen baitu.

 

 

EGITARAUA

  • Gaikako tailerrak eta aisialdi eta kirol jarduerak garatuko dira zeharkako gaien lanketaren bitartez (kulturartekotasuna, ingurumena, baterako hezkuntza…etab)
  • Baldintza meteorologikoek aukera ematen badute, jarduerak egingo dira igerilekuan.

 

NORENTZAT?

  • Aranguren Ibarrean erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko haur guztientzako (2008 eta 2016 urteen bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne.
  • Behar bereziak dituzten haurrak onartuko dira.

 

NOIZ?

  • Uztailak 13tik abuztuak 28ra

 

NON?

  • Mutiloako San Pedro eskolan.

 

ZEIN ORDUTEGITAN?

Sarrera 7:45etik 9:00etara egin ahalko da. Irteera 13:30etik 14:00etara bazkaltzera etxera joaten direnen kasuan eta 14:30etik 15:15era bazkaltzera kanpaldian geratzen baldin badira.

 

ADIN ETA HIZKUNTZAREN ARABERAKO TALDEAK

  • Adina:
    • A taldea, 4- 6 urte. (2014-2015-2016 urteetan jaiotako haurrak)
    • B taldea, 7 – 9 urte. (2011-2012-2013 urteetan jaiotako haurrak)
    • C taldea, 10 – 12 urte. (2008-2009-2010 urteetan jaiotako haurrak)
  • Hizkuntza: Aurten, Coronvirusak sortutako ez-ohiko egoera dela eta, ez da hizkuntza aukeratzerik izango, nahiz eta posible den heinean euskarazko eta ingeleseko jarduerak egingo diren.

 

AURREIZENEMATEAK

  • Erroldatutakoek ekainak 24/25ean egin beharko dute eta erroldatu gabeek ekainak 26an.
  • Familia unitate bakoitzak parte hartuko duen haur bakoitzeko aurreizenemate bat egin beharko du.
  • Hiri kanpaldiak iraungo dituen 7 astetatik, familia bakoitzak gehienez 2 aste aukeratu ahalko ditu, txandakakoak izan ahalko direlarik.
  • Ez dira epez kanpo eginiko izen emateak jasoko.

 

 

ORDAINKETA

  • Aurten, kanpaldiko ordainketa izen emateko deian bertan egingo da, kreditu txartelaren bidez.

 

HIRI KANPALDIAREN PREZIOAK 2020
ASTEAK HAUR 1 2 HAUR 3 HAUR 4 HAUR 5 HAUR
1 50 87,5 115,62 136,72 152,5
2 100 175 231,24 273,44 305

 

 

MATRIKULA

  • Behin haurra inskribatu eta zenbatekoa ordaindu ondoren, ekainaren 29an SMS bat jasoko duzue mugikorrean, uztailaren 2ra arte matrikula online egiteko estekarekin. Matrikula egitea ezinbestekoa izanen da hiri kanpamentura joateko.

Online matrikula egiteko zailtasunak izanez gero, Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da matrikula egiteko hitzordua zehazteko.

  • Familiaren bat matrikula egin ondoren baja bada edo Udalaz kanpoko arrazoiengatik haurra kanpamendura joaten ez bada, ez zaio ordaindutako zenbatekoa itzuliko (ezinbesteko kasuetan izan ezik, hala nola adingabekoaren, gurasoen edo tutoreen ospitaleratzea).