Berdintasun Zerbitzutik Kontziliazioaren, erantzunkidetasunaren eta zaintzen aldeko tokiko itun berria sortzen ari gara. Arangurengo bailaran udal mailan  zaintzak, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa lan egiteko adostasunezko tresna izanen da.

Lan esparru honetatik zaintzetan etika eta erantzunkidetasuna  sustatzeko jarduerak abiatuko dira. Aldi berean, bizitza pertsola, familiarra eta lanekoa kontziliatzeko jarduerak sortuko dira.

Herritar guztiek parte hartzeko gune irekia izanen da.

Prozesua hasi ahal izateko aurretiko formakuntza  antolatuko da. Genero teoria eta analisiaren oinarrizko kontzeptuak eta aukera berdintasuneko politiken oinarrizko kontzeptuak ere ezagutzea eta erabiltzea (gehien bat, laneko, pertsonaleko eta familiarreko bizitza kontziliari buruzkoak), Itunaren hedapen ona lortzeko baldintza beharrezkoa delako.

 

BERDINTASUNEKO OINARRIZKO IKASTAROA   4 ORDUKOA

Nori zuzendua: Kontziliazioaren, erantzunkidetasunaren eta zaintzen aldeko tokiko itunean parte hartzeko interesa duten elkarteak, kolektiboak eta herritarrei

 

Irailaren 18 ASTEAZKENA 18:30-20:30

Irailaren 25 ASTEAZKENA 18:30-20:30

NON: Ibaialde udal lokalak

Izen emateak: irailaren 17a baino lehen  948 15 13 82 telefono zenbakian