Irailak 23tik aurrera eta aleak bukatu arte, Mutiloako zenbait komertziotan kotoizko poltsa berrerabilgarriak emango dira. Helburua erabilera bakarreko plastikoa ekiditearen beharraz kontzientziatzea da. Parte hartuko duten komertzioak: Andi-on frutadenda, Mutilva harategia, Udaco eta Alimentación Bazar (kale Nagusia).