2016ko irailak 20

IRULEGI: Auzolana gazteluan, Iruñeako arroa babesten zuen Erdi Aroko gotorlekua

Eguna: Urriak 1, larunbata

Ordua: 9:30

Lekua: Irulegi gaztelua.

Auzolana burutuko dugu gaztelua garbitu, arkeologia lanetan lagundu eta tokia kontsolidatzen laguntzeko. Ondare honen berreskurapenean interesa duen edonork har lezake parte auzolanean.

Honez gain, Aranzadiko arkeologo zein historialarien eskutik bisita gidatu publikoa eskainiko da gazteluan bertan, goizeko 11:30. Bertan Aranguren bailarako aztarnategi arkeologiko garrantzitsuaren xehetasunak azalduko dira.

Boluntarioek lanerako eskularruak eta oinetako erosoak ekartzea eskatzen da. Auzolanaren ostean Udaletxeak paellada antolatu du parte hartzaileei eskerrak emateko eta, bide batez, arkeologo nahiz kanteroen esperientzia tokian ezagutzeko.

Oharra: Lana bertan behera utziko da eguraldi kaskarra balego.

Irulegi auzolana (Tamaina 3 Mb)

Volver arriba