Ingurumena



 

Zuhaitzen hostoak erortzen direnean, une horretan ikusten dira Asiako liztor-habiak.

Une horretan habiak hutsik daude. Koloniaren zatirik handiena hil egin da, eta hurrengo urtean erreginak izango diren aleak baino ez dira ateratzen horma, zuhaitz eta abarren arrailetatik ezkutatzeko.

Asiako liztorra ez da inoiz habia berera itzultzen; horregatik, garai honetako habiak ez dira erretiratzen.

 

Zenbait izen baditu ere (Asiako liztorra, liztor beltza…), izen zuzena Asiako liztortzarra da, Vespa velutina ssp. nigrithorax.

Jatorriz Asiakoa da, eta Europan lehen aldiz Frantzian detektatu zen, 2004an, ziur asko baratzeko produktuen bidez iritsita.

Espainian bada beste liztortzar bat, Vespa crabro, pitin bat handiagoa dena eta kontserbatu egin behar dena.

Asiako liztortzarra belarjalea da, baina beldarrak elikatzeko intsektuak erabiltzen ditu, batez ere, erleak.

Zelulosazko habiak eraikitzen ditu, handiak eta baloi baten itxurakoak, jeneralean, zuhaitzetan edo teilatu hegaletan. Haietatik, zenbait erregina ernaldu ateratzen dira, eta negua arrakaletan ezkutatuta igarotzen dute. Koloniako gainerako kideak hil egiten dira. Udaberrian, erregina bakoitzak habia biribil bat eraikitzen du, 10 cm inguruko diametroa duena, eta kolonia bat sortzen du, zelulosazko habia berri batera igarotzen dena. Hartara, zikloa errepikatzen da.

Ez da arriskutsua gizakion osasunerako, himenopteroen ziztadei, erle eta liztorrenei, alergia ez izanez gero behinik behin.

Kanpotik iritsitako animalia denez eta erlezaintzan arazoak eragiten dituenez, hedatzea kontrolatu behar dugu.

Zer egin behar duzu habia bat ikusten baduzu? Jar zaitez harremanetan Naturgunearekin edo udaltzainekin. Modu horretan, gure udalerrian eta Nafarroan duten zabalpenari buruzko informazioa izan ahalko dugu.