Gaurkotasuna



Aranguren Ibarreko Udalak Mutiloako San Pedro HLHIPean “Luminariak LED teknologiaz ordezkatzeko (II. fasea)” lanak egin ditu. Jarduera hau funts propioekin finantzatu da, eta exekuzio kostua 21.627,30 eurokoa izan da, gehi BEZa.

Udalak Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 225/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako diru-laguntza eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Udal eta Kontzejuei Haur Hezkuntzako 2. ziklo eta Lehen Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntza eta DBHko ikastetxe misto publikoetan hobekuntza eta birmoldaketak egiteko obra-proiektuak egiteko diru-laguntzak ematen dira. Baina Udalari ez zitzaion diru-laguntzarik esleitu.