Gaurkotasuna



Azken urte hauetan, Mutiloa nabarmen handitu da, etxebizitzen kopurua emendatu egin da, eta, ondorioz, biztanleria.

Eskualdeko Hiri Garraioak demografia- eta hiri-errealitate berri horretara egokitu nahi du, gero eta handiagoa den eskaerari erantzun nahi dio, zerbitzua hobetu nahi du eta ahalik eta gehienentzat irisgarriagoa izan nahi du, ibilgailu pribatuaren alternatiba bat eskainiz.

Urtarrilaren 20tik aurrera, astelehena, 17. lineak ibilbidea aldatuko du Mutiloan, Anaitasuna etorbidearen amaieraraino iristeko. Han kokatuko da, hain zuzen, buru berria. Zabalgunearekiko, Alde Zaharrarekiko, Artika Berriarekiko eta Berriozarrekiko lotura hobetuko da. Era berean, 25. lineak ibilbidea aldatuko du: Vianako Printzearen plazan hasi eta Ibaialdeko pasealekuan bukatuko da. Pasealeku horretan bi buru berri kokatuko dira. Bi aldaketa horietan, maiztasunak hobetuko dira.

22. linearen kasuan, ibilbidea luzatuko du Lezkairuko Eguesibar kaletik Mugartea ingururaino eta Santxiki pasealekuraino. Linearen maiztasunak hobetu egingo dira igande eta jaiegunetan, 60 minutukoak izatetik 30ekoak izatera igarota.

Liburuxka (tamaina 757 Kb)

Kartela (tamaina 640 Kb)

Oharra (Tamaina 420 Kb)

Mankomunitatearen gutuna (Tamaina 233 Kb)