2018ko irailak 21

Aranguren Ibarreko ANTZERKI TAILERRA gazte eta helduentzat

Foto noticia

16 URTETIK GORAKOENTZAT (IBARREAN ERROLDATUAK).

Iraupena: urriaren 20tik otsailaren 24era.

Ordutegia: larunbat goizetan, 11etatik 14etara. Otsaileko azken astean antzezlanaren entsegu orokorrak eginen dira (gutxi gorabeherako ordutegia 20etatik 22etara) astelehenetik ostegunera. Antzezpenak otsailak 22 ostirala, 23 larunbata eta 24 igandea eginen dira.

Lekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxea

Izen-ematea doakoa: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko harrera mahaian: urriaren 2tik 9 arte, 11etatik 13etara eta 17etatik 21etara astelehenetik ostiralera.

Atera ezazu barruan duzun artista!

Betidanik antzerkia egin nahi izan baduzu baina ez badakizu nondik hasi…

Zeure burua adierazi nahi baduzu, libre sentitu, hazi, ezagutu, zeure burua aurkitu…

Irudikatzen duzuna egi bihurtu, beste bizitza batzuk bizi eta mila alderdi, sentsazio eta emozio sentitu nahi badituzu…

Dagoeneko aditua bazara eta arte honek liluratzen bazaitu…

Zure alderdi sortzailea askatu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu adierazpide bat.

IZENA EMAN ANTZERKIAN!

Tresna ezberdinak ezagutu, ariketak egin, barre egin, emozionatu eta gugandik eta besteengandik ikasiko dugu. Proiektu bat aukeratuko dugu bertan pertsona bakoitzak bere aukerak gara ditzan, eta 2017ko otsailaren amaieran estreinatuko dugu.

Ikastaroko irakasleak ondorengoak izanen dira:

  • Iratxe García Uriz: Besteak beste, ondorengo antzezlanen muntaian parte hartu du: “Medida por medida” José Padillaren zuzendaritzapean, “La discreta Enamorada” Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean edo “La importancia de Llamarse Ernesto” Alfredo Sanzolen zuzendaritzapean. 2004-2005 ikasturtean, irakasle-laguntzaile gisa prestatu zen Nafarroako Antzerki Eskolan. 2009tik hona Aranguren Ibarreko haur eta gazteen antzerki tailerra zuzendu du.
  • Leire Ruiz: Besteak beste, ondorengo antzezlanen muntaian parte hartu du: “Medida por medida” José Padillaren zuzendaritzapean, “La discreta Enamorada” eta “Nosotras” Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean edo “La importancia de Llamarse Ernesto” Alfredo Sanzolen zuzendaritzapean. Bestalde, telebistan ETBko “Vaya Semanita” edo “Nekane Amaya: mi gran boda Gitana” programetan parte hartu du.
Volver arriba