Aranguren Ibarreko Udala beste urte batez atxiki da INAI/NBIren Jaietan berdintasunaren aldeko udalak kanpainara emakume eta gizonek festetan berdintasun eta errespetuzko egoeran gozatu dezaten. Arreta berezia jarri zaio jai guneetan eraso sexisten eta emakumeek pairatzen duten jazarpenaren prebentzioari, horrelako jarrerak onartezinak direla kontuan hartuz, emakume gazteetan atentzioa jarriz. ”Bizi jaiak berdintasunean” da aurtengo leloa.

 

Informazio puntua: Ekainak 19 – 19:00etan Mutiloa plaza (Mutiloa).

 

ZER EGIN ERASO SEXISTA BATEN AURREAN:

  • Zure eskubidea da zer nahi duzun eta zer ez erabakitzea. Ez baduzu nahi, esan EZ. EZETZA BETI DA EZETZ.
  • Alkoholak edo beste drogek ez dute inola ere erasoa edo ge- hiegikeria justifikatzen.

 

ERASO SEXUALA PAIRATZEN BADUZU:

  • Ez zaitez garbitu edo arropaz aldatu. Erasotu zaituen per- tsona nor den jakiteko beharrezko probak ezabatu zenitzake. Kontatu iezaiozu zure konfiantzako norbaiti eta laguntza eskatu.
  • 112 SOS Navarra telefonora deitu. Arreta protokoloa akti- batuko da eta horren bidez polizien laguntza, osasun arreta, arreta psikologikoa eta lege aholkularitza jasoko dituzu.

 

ERARO SEXUALEN BAT IKUSTEN BADUZU:

  • Gizon ala emakumea izan, hartu errefusatze jarrera akti- boa: “EZ ZAIT BERDIN”.
  • Joan erasotua izan den emakumearengana eta eskaini zure laguntza.
  • Jakinarazi erasotzaileari zure jarrera. Agertu zure jarrera. Ez onartu ikusten ari zarena. Parte hartu eta salatu.
  • 112 SOS Navarra telefonora deitu.